Trebiñu (herria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
21. lerroa:
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Trebiñuko cerro mendia.jpg|thumb|left|400px|Trebiñuko gaztelua egon zen muinoa.]]
Erdi Aroan [[Ihuda ibaia]]ren arroa, gaur egun [[Trebiñu|Trebiñuko udala]]ren kokalekua dena, Uda edo Ibita izenekin dator aipatua idatzi historikoetan. ''[[Donemiliagako Goldea]]''n ez da agertzen Trebiñuren hitza, baina bai bailarako beste hainbat herriren izenak, batez ere ekialdekoak. Herrien zerrendan ez da atzematen inolako hierarkizaziorik. ''Rigo de Ivita'' aipatzen da, eta 35 asentamendu izendatzen dira. Hala ere, Trebiñu eta haren ingurua goldean ez aipatzeak beharbada izan daiteke tokiko botereak existitzen zirelako eta, beraz, lur haiek ez zeudelako emilianotarren mende, goldean aipatzen ziren gainerako herriak ez bezala.<ref>{{es}} {{Erreferentzia
| egilea = Martín Viso, Iñaki
33 ⟶ 34 lerroa:
 
1200an [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]]k Nafarroako mendebaldean sartu eta Gipuzkoa eta Araba anexionatu zituen. Trebiñuren kasuan, erasoa pairatu zuen, baina gaztelauek ez zuten lortu hura konkistatzerik. Orduan [[Antso VII.a Nafarroakoa]]k eta Gaztelako erregeak ituna egin zuten, eta Trebiñu Gaztelaren esku geratu zen Nafarroa Miranda Arga, Mendavia, Larraga eta beste herri batzuk mantentzearen truke.
 
== Ondasun nabarmenak ==
[[Fitxategi:Trebiñuko elizaren ataria.jpg|thumb|200px|San Petri elizaren ataria.]]
Trebiñuko herria [[Kultura ondasun]] izendatu zuten 1983an. Honako monumentuak nabarmen daitezke herrian:
* San Petri eliza. XIII. mendean eraiki zuten estilo gotikoan, baina haren elementuetako batzuk (esaterako kanpandorrea, barrokoa) geroagokoak dira. Kantoi batean Andre Maria Zuriaren XII. mendeko irudi bat du. Erretaula nagusia txurrigeresko estilokoa da.
* Manrique Lara familiaren jauretxea. Trebiñuko kondeek XVI. mendean eraiki zuten jauretxea da, gaur egun udaletxearen egoitza dena. Nabarmentzekoa da fatxadan duen Manrique Laratarren armarria.
*Izquierdo familiaren jauretxea. XVIII. mendean eraiki zen barroko estiloa jarraituz.
*San Joan Bataiatzailearen baseliza. Jatorriz erromanikoa bada ere, gutxi mantentzen du estilo horretatik. XV. mendeko absidea dauka. Atearen gainean Trebiñuri forua eman zioteneko idazkuna dauka.
 
==Erreferentziak==