Trebiñu (herria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{argitzeko|Trebiñuko herriari|Trebiñu (argipena)}} {{Euskal Herriko auzo infotaula | izena = Trebiñu | udalerria = Trebiñu | irudia = Treviño.jpg | probintzia = Araba | kok...»
 
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
19. lerroa:
 
[[Fitxategi:Trebiñu herria san joan baselizatik.jpg|thumb|center|500px|Trebiñu herria San Joan baselizatik ikusita.]]
 
== Historia ==
Erdi Aroan [[Ihuda ibaia]]ren arroa, gaur egun [[Trebiñu|Trebiñuko udala]]ren kokalekua dena, Uda edo Ibita izenekin dator aipatua idatzi historikoetan. ''[[Donemiliagako Goldea]]''n ez da agertzen Trebiñuren hitza, baina bai bailarako beste hainbat herriren izenak, batez ere ekialdekoak. Herrien zerrendan ez da atzematen inolako hierarkizaziorik. ''Rigo de Ivita'' aipatzen da, eta 35 asentamendu izendatzen dira. Hala ere, Trebiñu eta haren ingurua goldean ez aipatzeak beharbada izan daiteke tokiko botereak existitzen zirelako eta, beraz, lur haiek ez zeudelako emilianotarren mende, goldean aipatzen ziren gainerako herriak ez bezala.<ref>{{es}} {{Erreferentzia
| egilea = Martín Viso, Iñaki
| izenburua = De Ibida a Treviño: los procesos de jerarquización y de formación de la villa (siglos XII-XIII)
| bestelakoa =
| sartze-data = 2015/12/27
| url = http://www.academia.edu/1239736/De_Ibida_a_Trevi%C3%B1o_los_procesos_de_jerarquizaci%C3%B3n_y_de_formaci%C3%B3n_de_la_villa_siglos_XII-XIII_
}}</ref> Trebiñuko gaztelua egon zen mendixkan egindako indusketetan ikusi zen lehen okupazioa X. mendean izan zela. Ondoren, XI. eta XII. mendeetan silo handiak zituen asentamendu bat zegoela ikusi zen. Horrek adieraz dezake ordurako bazegoela nolabaiteko hierarkizazio bat, eta Trebiñu zela eskualdearen burua.
 
Sasoi hartan Ihuda ibaiaren arroa [[Nafarroako Erresuma]]ren mende zegoen. 1161ean Trebiñu herriari [[Antso VI.a Nafarroakoa]]k hiribildu titulua eman zion.
Beraz, Nafarroako Erresumaren hiribildu arabar zaharrena litzateke. Esan bezala, Trebiñuko muinoaren gailurrean Nafarroako Erresumaren gaztelu bat zegoen, 1199. urteko eraso gaztelarrak konkistatu ezin izan zuena. Fundazio hau Nafarroaren eta [[Gaztelako Erresuma]]ren arteko tirabiretan ulertu behar da, sasoi hartan eskualdea mugako tokian baitzegoen.
 
1200an [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]]k Nafarroako mendebaldean sartu eta Gipuzkoa eta Araba anexionatu zituen. Trebiñuren kasuan, erasoa pairatu zuen, baina gaztelauek ez zuten lortu hura konkistatzerik. Orduan [[Antso VII.a Nafarroakoa]]k eta Gaztelako erregeak ituna egin zuten, eta Trebiñu Gaztelaren esku geratu zen Nafarroa Miranda Arga, Mendavia, Larraga eta beste herri batzuk mantentzearen truke.
 
==Erreferentziak==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{geografia zirriborroa|EH-AR}}