«Filipe II.a Espainiakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
[[Ignazio Loiolakoa|San Ignazio Loiolakoak]] (1491–1556) protestantismoaren kontra borrokatzeko [[Jesusen Konpainia|Jesusen Lagundia]] sortu zuen. Trentoko kontzilioan, bestalde, espainiar teologo ospetsu hauek nabarmendu ziren: [[Diego Laínez]] (1512-1565) eta [[Alfonso Salmerón]] (1515-1585) jesuitak, [[Domingo de Soto]] (1494-1560) eta [[Melchor Cano]] (1509-1560) domingotarrak, eta beste hainbat.
 
[[Fitxategi:VistaescorialEl escorial blick von oben.jpg|thumb|left|450px400px|<small>[[El Escorial|El Escorial monasterioa]]</small>.]]
Baina, Espainiaren indarra ez zegokion erlijioari bakarrik, kulturak ez zuen ordu arte inoiz halako hazkunderik izan. Hazkunde hori kulturaren ia alor guztietan gertatu bazen ere, literatura sorkuntzan izan zuen garrantzi gehien. [[Gaztelania]]zko prosak [[La Celestina]]ren mailako lanak eman zituen Errege-erregina Katolikoen garaian, eta gorantz jarraitu zuen, harik eta XVI. mendearen azken herenean eta XVII.aren hasieran gailurrera iritsi zen arte. Garai horretako literaturan gehien nabarmendu ziren gaiak mistika eta [[eleberri pikaresko|pikareska]] izan ziren. Poesian Joan Gurutzekoa, [[Luis Leongoa]] (1527-1591), [[Alonso Ertzilla]] (1533-1594) eta [[Fernando de Herrera]] (1534-1597) nabarmendu ziren. Antzerkian [[Lope de Vega]]k (1562–1635) bere lehenbiziko obrak idatzi zituen. Eta derrigorrezkoa da eleberri bat aipatzea: [[Miguel de Cervantes]]en (1547-1616) ''[[On Kixote Mantxakoa]]''.