Gene: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|Josu}}
 
[[Fitxategi:Gene.png|thumb|320px|Gene baten irudikapena]]
'''Genea''' [[Azido desoxirribonukleiko|DNAaren]] zati bat da (edo [[Azido erribonukleiko|RNAaren]] zatia, hainbat [[birus]]en kasuan), kate polipeptidiko bat edo [[proteina]] bat sortzeko beharrezkoa den informazioa duena. DNA molekula zeluletako [[Kromosoma|kromosometan]] dagoenez, geneak ere kromosometan daude. Horregatik esaten da ere geneak herentziako informazioa duten unitate biologikoak direla, kromosometako leku finko batean daudenak ([[locus]] izeneko lekuetan). [[Espezie]] baten geneen multzoari [[genoma]] deritzo.
29 ⟶ 27 lerroa:
 
Gaur egun badakigu geneen informazio genetikoa (DNAn dagoena) [[zelula nukleo]]an RNAm-ra pasatzen dela [[transkripzio]] izeneko prozesuan. Geroago, sortutako RNAm hori [[zitoplasma]]ra abiatzen da, eta [[erribosoma|erribosome]]tan proteinak sortzen ditu [[itzulpen]] deritzon prozesuan.
 
== Operoiak ==
{{sakontzeko|Operoi}}
 
Organismo eukariotoengan proteinen sintesia eta geneen adierazpena kontrolatuta dago. Organismoaren beharrak erabakitzen du transkripzioa eta itzulpena noiz egin. Gene baten jarduera aktibatuta edo blokeatuta egon daiteke beste gene batzuen partez.
 
Geneen erregulazioa ikertu zuten estreinakoz [[François Jacob|F. Jacob]]-ek eta [[Jacques Monod|J. Monod]]-ek 1961ean [[Escherichia coli]] bakterioarekin, [[operoi]] kontzeptu berria sartuz.
 
Bi ikerlari horiek agerian jarri zuten gene askok ez dutela etengabe [[transkripzio]]a burutzen; soilik burutuko dute zelulak gene horiek kodetzen dituzten proteinak behar dituenean. Adibidez, [[laktosa]] azukrea metabolizatzen dituzten proteinak (entzimak) sintetizatuak izango dira soilik azukre hori zelularen ingurugiroan dagoenean. Jacob-ek eta Monod-ek fenomeno horren atzean dagoen egiturari operoia deitu zioten.
 
Operoia aldamenean dauden eta batera transkribitzen diren geneen multzoa da, RNA-m bat sortzen dutenak.