Gene: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
19. lerroa:
 
Bestalde, jakina da zelula [[eukarioto]]etan gene askok ezertarako balio ez duten zatiak dituztela ([[introi]]ak). Hots, introi horietan dagoen informazio genetikoak ez du parte hartzen proteinen sintesian. Aldiz, informazio genetiko baliagarria duten geneen zatiei (proteinen sintesian parte hartzen dutenei) [[exoi]] deritze. Introiak eta exoiak tartekatu egiten dira DNAren molekulan. Introiei ere [[zabor DNA]] deitzen zaie.
 
== Gene bat-proteina bat ==
 
Geneek [[entzima|entzimen]] eta [[proteina|proteinen]] sorrera eragiten dute. Edo zehatzago esanda, kate polipeptidikoak osatzeko informazioa dute (proteina batzuen sintesian -proteina konplexuetan- gene ezberdinek parte hartu baitezakete, gene bakoitzak kate polipeptidiko baten sintesia zuzenduz)
 
Gene batzuek ez dute proteinen sintesia kontrolatzen, [[RNA]] erribosomikoa (RNA-r) edo transferentziako RNA (RNA-t)-ren sintesia baizik.
 
[[George Beadle]] genetistak, 1945ean, lehenbizikoz lotu zituen geneak eta proteinak. Bere ustez, geneak heredagarriak diren eta proteinen sintesia kontrolatzen duten unitateak ziren. Beadlek oraindik ez zekien geneak DNAren zatiak zirenik, DNAren molekularen egitura geroago aurkitu baitzen (1953an).
 
Gaur egun badakigu geneen informazio genetikoa (DNAn dagoena) [[zelula nukleo]]an RNAm-ra pasatzen dela [[transkripzio]] izeneko prozesuan. Geroago, sortutako RNAm hori [[zitoplasma]]ra abiatzen da, eta [[erribosoma|erribosome]]tan proteinak sortzen ditu [[itzulpen]] deritzon prozesuan.