«Gene»: berrikuspenen arteko aldeak

994 bytes added ,  Duela 4 urte
ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:Gene.png|thumb|320px|Gene baten irudikapena]]
'''Genea''' [[Azido desoxirribonukleiko|DNAaren]] zati bat da (edo [[Azido erribonukleiko|RNAaren]] zatia, hainbat [[birus]]en kasuan), kate polipeptidiko bat edo [[proteina]] bat sortzeko beharrezkoa den informazioa duena. DNA molekula zeluletako [[Kromosoma|kromosometan]] dagoenez, geneak ere kromosometan daude. Horregatik esaten da ere geneak herentziako informazioa duten unitate biologikoak direla, kromosometako leku finko batean daudenak ([[locus]] izeneko lekuetan). [[Espezie]] baten geneen multzoari [[genoma]] deritzo.
 
== Historia ==
 
[[Gregor Mendel]] abadeari zor diogu geneen existentziari buruzko lehenengo zantzuak plazaratzea. Bere garaian kromosomei eta DNAri buruzko inongo ezagutzarik ez egon arren, Mendelek -haren esperimentu zorrotzen bidez- "herentziaren faktore" batzuen existentzia ondorioztatu zuen, gurasoengandik ondorengoengana transmititzen zirenak.
 
Gregor Mendelek XIX mendearen erdialdean burutu zituen bere esperimentu ospetsuak landareekin, [[Mendelen legeak|bere izena daramaten legeak]] proposatuz. Mendelek herentzia biologikoaren legeak argitu nahi zituen, azalduz zergatik karaktere biologiko batzuk gurasoengandik seme-alabengana transmititzen ziren eta beste batzuk ez. [[Ilar]]rekin lan egin zuen batez ere, eta aztertu zuen ezaugarri fisiologiko ezberdinak zituzten ilarrak (adibidez, lore zurikoak eta lore morekoak) gurutzatzean zer gertatzen zen. Saio horien bidez Mendelek "herentziaren unitate" batzuen existentzia proposatu zuen, geroago biologoek gene izendatu zutenak.
 
== Ezaugarriak ==
10.490

edits