Pahlavi dinastia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketaː Muhammad Reza Shah Pahlavi
«Shah_of_iran.png» fitxategiaren ordez «Mohammad_Reza_Pahlavi.png» jarri da (eragilea: CommonsDelinker; arrazoia: File renamed:).
3. lerroa:
[[Fitxategi:Reza Shah Pahlavi.jpg|thumb|120px|Reza Xah Pahlavi]]
1921ean estatu-kolpe batek [[Reza Shah Pahlavi|Reza Xah]]-i eman zion aginpidea; Phalavi dinastia sortu zuen 1925ean, eta xah izendatu zuten 1926an. Reza Xah-en aginpidean zenbait berrikuntza egin ziren: gudarostea, osasun-zerbitzu berriak, komunikabide-sarea (lehen burdinbidea), ikastetxeak-eta sortu zituen. Erlijio-fanatismoari aurre egin nahirik ''chador''-a erabiltzea debekatu zuen (1935), eta Persia izenaren ordez Iran izena eman zion estatuari (1934). Bigarren Mundu Gerran Reza Xah-ek alemaniarrekiko erakutsi zuen jaiera zela eta, lurraldea hartu zuten sobietarrek eta britainiarrek (1941). Reza erbesteratu eta haren seme [[Muhammad Reza Shah Pahlavi|Muhammad Reza Pahlaviri]] utzi zion aginpidea.
[[Fitxategi:Shah_of_iranMohammad Reza Pahlavi.png|thumb|120px|Muhammad Reza Xah Pahlavi]]
Gerra ostean, Muhammad Rezak Mendebaldeko estatuen alde egin zuen, eta [[Britainia Handia]]rekin eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunarekin]] hitzarmenak izenpetu zituen. Gobernu hark alderdi marxistaren, erlijio-indarren eta [[Mohammad Mossadegh]]-en Nazio Frontearen kontrako jarrerei aurre egin behar izan zien. Mossadegh-ek, 1951ean lehen ministro kargua lortu zuenean, petrolio-ustiapena (britainiar konpainia baten mendean zegoena) nazionalizatu zuen; xah-a britainiarren monopolioarekin segitzearen alde agertu zen, eta erbestera joan behar izan zuen. Berehalako estatu-kolpe batek, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuen]] laguntzaz, aginpidean ezarri zuen berriro; handik aurrera, Estatu Batuen eragina gero eta handiagoa izan zen Iranen, britainiarren kaltetan. 1960. urtetik aurrera Reza Pahlavik berrikuntza batzuk bultzatu zituen (iraultza zuria): nekazaritza eraberritzeko neurriak hartu zituen, basoak eta larreak nazionalizatu zituen, emakumeari botoa emateko eskubidea eman zion, eta alfabetatze-kanpainak bultzatu zituen. Berrikuntzak gorabehera, barne-egoerak ez zuen hobera egin eta gobernuaren kontrako jarrerak gero eta gogorragoak ziren. 1979ko urtarrilaren 16an xah-ak erbestera joan behar izan zuen.
== Erreferentziak ==