Prioi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
Prioiak partikula infekziosoak dira, hots, [[ostalari (biologia)|ostalari]] osasuntsu batean sartzerakoan gaixotasuna eragiten dute. Alde horretatik antza dute [[bakterio]] edo [[birus]] patogenoekin. Baina prioiak ez dira birusak, ezta egitura zelularrak ere. Proteinak dira, eta ez dute informazio genetikorik.
 
Informazio genetikorik gabeko eragile infekziosoak onartzea orain dela gutxi arte astakeria zen biologoentzat. Gauzak aldatu ziren aurreko mendearen 80-ko80ko hamarkadan, prioiak aurkitu zirenean.
 
Animalia ugaztunek -gizakiak barne- PrPc izeneko proteina bat dute nerbio-sistemaren [[Neurona|neuronetan]]. Prioiek proteina horren egitura primario berdina dute (250 [[aminoazido]] inguru), baina egitura tertziario edo espazial berezia, proteina normaletik bereizten duena. Proteina berezi honi PrPsc deritzo.