«Elektroi-harrapaketa»: berrikuspenen arteko aldeak

lotura txertatu
(lotura txertatu)
(lotura txertatu)
'''Elektroi-harrapaketa''' ('''beta desintegrazio inbertso''' ere deitzen zaio) [[atomo]] baten [[Atomo nukleo|nukleoan]] [[protoi]] gehiegi dagoenean eta [[positroi]] bat igortzeko energia gutxiegi dagoenean gertatzen den desintegrazio [[desintegrazio erradioaktibo|erradioaktiboa]] da; hala ere, positroi-igorpen bidez desintegra daitezkeen [[isotopo|erradioisotopoen]] kasuan ere gerta daiteke.
 
Atomo gurasoaren eta atomo alaben arteko energia-diferentzia 1,022 MeV baino txikiagoa bada, positroi-igorpena ezin da gertatu eta [[elektroi]]-harrapaketa da desintegrazio-modu bakarra. Esaterako, [[rubidio]]-83 isotopoa desintegratzean [[kripton]]-83 isotopoa sortuko da elektroi-harrapaketa hutsez (energia-diferentzia 0,9 MeV ingurukoa da). Kasu honetan, atomoaren elektroi [[orbital atomiko|orbitaletako]] bat nukleoko protoi batek harrapatzen du, neutroi bat eta [[neutrino]] bat osatuz. Elektroia normalean K edo L [[geruza elektroniko|geruzakoa]] da ('''K elektroi-harrapaketa''' edo '''L elektroi-harrapaketa''', hurrenez hurren). Protoia neutroi bihurtzen denez, neutroi-kopurua ale batean handitzen da, protoi-kopurua ale batean txikitzen da eta [[masa atomiko]]ak bere hartan irauten du. Horren ondorioz, nuklidoa beste [[elementu kimiko]] batean bihurtzen da. Orduan, atomoa egoera kitzikatuan geratzen da, barne-geruzan elektroi bat falta baitzaio. [[Funtsezko egoera]]ra itzultzeko, atomoak [[X izpi]]en [[fotoi]] bat eta/edo [[Auger elektroi]] bat igorriko du
2.190

edits