Édouard Herriot: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Barne lotura zuzenketak
No edit summary
1. lerroa:
[[File:Édouard Herriot 01.jpg|thumb|right]]
'''Édouard Herriot''' ([[Troyes]], [[1872]]ko [[uztailaren 5]]a - [[Saint-Genis-Laval]], Rhône, [[1957]]ko [[martxoaren 26]]a) frantses politikaria izan zen. Literatura irakaslea Lyongo institutuan (1896), eta hiri hartako alkate izan zen (1905). [[Dreyfus afera]]ren garaian ''Parti Radical''eko kide egin zen. 1919-1957 bitartean alderdi horretako buru izan zen. Senataria (1912-1919), diputatua (1919-1940), Lan Arazoetako ministroa (1916-1917). Ezkerreko alderdien ''Cartel''aren eragileetariko bat izan zen 1924ko hauteskundeetan. Ezkerrekoak garaile izan zirelarik, gobernuburu izendatu zuten, eta aldi berean Kanpo arazoetarako ministro (1924-1925). Gero Irakaskuntzako ministro izan zen (1926-1928), eta Kontseiluko lehendakari (1932) eta Estatuko ministroa (1934-1936). Herri Fronteak gobernua iritsi zuelarik, Diputatu Ganberako lehendakari izendatu zuten (1936-1940). [[Philippe Pétain|Pétainen]] alde agertu zen hasieran, baina gero harengandik aldendu zen. Alemaniara erbesteratu zuten (1944-1945). Batzar Nazionaleko lehendakari ere izan zen (1947-1954). Kritika obra batzuk idatzi zituen: ''Madame Récamier et ses amis'' (1904); ''La Vie de Beethoven'' (1929); ''Lyon n´est plus'' (1939-1940).
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}