Judith Torrea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t →‎Bizitza: Barne lotura zuzenketa: People (aldizkaria)
15. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[Nafarroako Unibertsitatea]]n kazetaritza ikasi eta lehenbiziko lanak [[Iruñea|Iruñeko]] [[Diario de Noticias]] eta [[Diario de Navarra]]n idatzi zituen. [[Frantzia]]n [[Euronews]]-entzat aritu ostean [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetara]] joan zen. [[Texas]]ko [[Austin]] hiriko The Texas Observerren lan egin zuen. [[New York]]en [[People (aldizkaria)|People]] [[aldizkari]]arentzat ikuskizunei buruzko informazioa lantzen eta [[Michael Bloomberg]] alkatearen eguneroko politikaren berri ematen ere aritu zen. [[Mexiko]]ko mugara egindako bidaia batean [[Ciudad Juárez|Ciudad Juarez]] ezagutzeko parada izan zuen eta harrezkero, New Yorken bizi arren, ez zuen harremana galdu. [[2009]]an Juarezera itzultzea erabaki zuen eta, hiri horretako egoeraren berri emateko, ''Ciudad Juárez, en la sombra del narcotráfico'' bloga idazten hasi zen. Blog honengatik [[2010]]ean "Ortega y Gasset" saria<ref>[http://www.premiosortegaygasset.com/ediciones-anteriores.html# Premios Ortega y Gasset 2010]</ref>eta [[2011]]n [[Alemania]]ko Deutsche Welle telebista kateak ematen duen "Bob-Mugarik Gabeko Erreportariak" saria jaso zituen<ref>[http://thebobs.com/en/category/start/ Thebobs.com]</ref>.
 
2011n ''Juárez en la sombra'' (Aguilar argitaletxea) liburua plazaratu zuen<ref>[http://www.librosaguilar.com/es/libro/juarez-en-la-sombra/ Librosaguilar.com: Juárez en la sombra]</ref>.