Nikotina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Nicotine-2D-skeletal.png|thumb|right|200px|Nikotinaren konposizio kimikoa.]]
'''Nikolas'''Mada es feo [[tabako]] landarearen hostoetan kontzentrazio altuan dagoen [[alkaloide]]a (C<sub>10</sub>H<sub>14</sub>N<sub>2</sub>) da. Nikotina [[1560]]. urtean tabakoa [[Frantzia]]n sartu zuen [[Jean Nicot]]en abizenetik dator. Tabako gordin eta onduan %1etik %8rako proportzioan dago. Berez olio itxura duen isurkari koloregabea da, eta kolore arrea hartzen du airetan jartzean.
 
Oso [[pozoi]] indartsua da, nahikoak baitira miligramo gutxi batzuk larriki pozoitzeko, eta horrexegatik hainbat [[intsektizida|intsektizidetan]] eta [[b3 bitamina|niazina]] eskuratzeko erabiltzen da. Horrez gain, kontzentrazio baxuan estimulatzaile bat da eta [[tabakismo|tabakoan]] mendekotasuna sortzen duen eragile nagusietako bat da. Zigarroen keetan doazen gai solidoen % 6 ingurua nikotinaz edo nikotina duten gaiez osatuta dago. Lehen aldiz zigarroa erretzen duten pertsonengan goralarria eta [[zorabio]]a sor dezake. Hala ere, pozoitze larria galarazten duten tolerantzia prozesuak sortzen ditu organismoan.