«Bankuaren gerra»: berrikuspenen arteko aldeak

t
1829 hasieratik, Jackson zen presidente, eta [[Louis McLane]] Diruzaintza Idazkari, Londresen enbaxadore-lanetan ibili eta itzuli berritan. McLanek lotura estua zuen Bankuaren presidente Nicholas Biddlerekin, baita Londreseko [[:en:Barings Bank|Barings]]ekin ere. Bada, McLane irmo etsita zegoen Bankua salbatzera, eta zirriborro bat prestatu zion Jacksoni 1832 hasieran, Bankuari irismen txikiko aldaketa batzuk egin eta baimenaldia (1836an agortzekoa) berritzeko. Presidentearen Urteko Adierazpenaren zirriborro horrek, azken batean, kongresuaren baitan uzten zuen Bankuaren patua erabakitzea.<ref name="Meacham, 198-200. or.">Meacham, 198-200. or.</ref>
 
Aldiz, Louis McLanek Roger B. Taney estatuaren fiskala zuen begira, Bankuaren kontrakoa, baita McLaneren asmoei igarri ere. Taneyk Jacksonen konfiantza irabazi zuen pixkanaka, eta Adierazpenaren esaldi erabakigarriak anbiguotasunez jantzi zituen.<ref name="Meacham, 200-201. or.">Meacham, 200-201. or.</ref> Batera edo bestera, baimenaldiaren mugaegunerako, artean, lau urte falta zirela eta 1832 amaierako hauteskundeak gainean zituztela, McLanek Bankuaren baimenaldiaren gaia Kongresura ekartzeko deliberoa hartu zuen; hartara, Jackson behartu eta kinka larrian jarri zuen. Jacksonek boterearen lehiari buruzko Bankuaren hordagotzat jo zuen.<ref name="Meacham, 201. or.">Meacham, 201. or.</ref>
 
Kongresuko eztabaidan, Jacksonek gobernuak gehiengoaren interesak babesteko daukan betebeharra defendatu zuen, eta gutxiengo aberatsak eta boteretsuek gobernua beren alde bihurritzeko daukaten joeraz ohartarazi.<ref name="Meacham, 209-210. or.">Meacham, 209-210. or.</ref> Aldiz, Kongresua ez zuen bere alde izan, eta onartu egin zuen Bankuari baimena berritzea (1832ko uztailaren 3a). Ez zen falta izan eroskeriarik bozketetan, Karolina Iparraldeko kongresukide Samuel Price Carsonena adibidez, Bankuaren kontrako garbia, baina Bankuaren 20.000 dolarreko kreditu baten truke bere botoa aldatutakoa. Taneyk giza gogoaren ahuldadearen eta Bankuak demokraziari ekartzen omen zion ustelkeriaren adierazgarritzat jo zuen kasu hori.