Atomo nukleo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Historia: lotura txertatu
8. lerroa:
 
== Historia ==
[[Elektroi]]en aurkikuntza izan zen atomoen barne egituraren lehen azalpena. [[XX. mendea]]ren hasieran atomoaren eredu onartua [[Joseph John Thomson]]ena zen, "mahaspasa pudina"; eredu horretan atomoa karga elektriko positibodun bola handi bat zen, non karga elektriko negatibodun elektroi txikiak zeuden bere barnean sartuta. Garai horretan fisikariek atomoek igorritako hiru [[Desintegrazio erradioaktibo|erradiazio]] mota ere aurkitu zituzten: alfa, beta eta gamma erradiazioak. [[1911]]n [[Lise Meitner]]rek eta [[Otto Hahn]]ek eta [[1914]]an [[James Chadwick]]ek eginiko esperimentuek beta erradiazio espektruaren erorketa jarraikakoa dela erakutsi zuten, eta ez diskretoa. Hau da, elektroiak atomotik energia gama batekin kanporatuak dira, eta ez alfa eta gamma erradiazioen erorketan ikus daitekeen energia kopuru diskretoekin. Honek erorketetan energia ez zela kontserbatzen adierazten zuela zirudien. Beranduago energia bai kontserbatzen dela aurkitu zen, [[neutrino]]ak aurkitu ondoren.
 
[[1906]]an [[Ernest Rutherford]]ek "Erradioaren alfa partikularen atzerapena materia zeharkatzen duenean" argitaratu zuen Philosophical Magazine aldizkarian (12 orrialde. 134.etik 146.era). [[Hans Geiger]]rek lan hau [[Royal Society]]ri eginiko komunikazio batean luzatu zuen (Proc. Roy. Soc. [[1908]]ko [[uztailaren 17|uztailak 17]]) esperimentuekin eta Rutherfordek alfa partikulen, aluminiozko paperaren eta urreztaturiko aluminiozko paperaren bidez airea pasarazi zuen. Geigerrek eta [[Brian Geoffrey Marsden]]ek lan gehigarriak argitaratu zituzten [[1909]]an (Proc. Roy. Soc. A82, 495-500 orrialdeak) eta are gehiago luzatu zuten lana Geigerren [[1910]]eko argitalpenean (Proc. Roy. Soc. [[1910]]eko [[otsailaren 1|otsailak 1]]). [[1911]]-[[1912]]an Rutherfordek [[Royal Society]]ren aurrean esperimentuak azaldu zituen eta atomo nukleoaren teoria berria proposatu zuen.