«Bankuaren gerra»: berrikuspenen arteko aldeak

t
t
 
==Ondorioak==
1836ko otsailean, Estatu Batuetako Bigarren Bankua [[Pennsylvania]]ko legearen peko beste banku pribatu bat bihurtu zen. 1839an, ordainketak eten zituen, eta 1841ean likidatua izan zen. Hala ere, Bankua garaituta, ez ziren gauzak baretu ekonomian eta politikan. Lurraren eta burdinbidearen gaineko espekulazioa zabaldu zen eta, gainera, Atlantikoaz bestaldearen erreakzioa ekarri zuen. Londresek Estatu Batuekiko salerosketak murriztu zituen, ordainketa-baldintzak zorroztu, eta inbertsioak eten zituen (ordurako [[Ingalaterrako Bankua]] Rothschild familiaren eskuetan zegoen). ''1837ko izua'' piztu zen, askok Jacksoni leporatutakoa, bainaestatuaren diru-funtsak Bankutik atera behar ez zituelakoan. 1841erako bere txarrena emana zen, eta ekonomia suspertuz joan zen.
 
Estatu Batuetako Bigarren Bankuaren finantzen nagusitasuna estatuetako bankuetara pasa zen eta, beraz, orain horietara bildu zituzten bankari handiek boterea metatzen joateko ahaleginak. 1837an, Europatik [[August Belmont]] heldu zen Estatu Batuetara N M Rothschild & Sonsen agente-lanetan, egoera nazioarteko finantzari-familiaren alde berrezartzera.