Bankuaren gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Gobernuaren une erabakigarria: Erref, hizkuntza arteko esteka
32. lerroa:
Aldiz, Bankuaren erroak luzeak ziren, eta McLanek (bankua erreformatzearen, ez kentzearen aldekoa) uko egin zion presidentearen agindua betetzeari. Orduan, Jacksonek McLane kargugabetu zuen, eta William J. Duane filadelfiarra jarri, ustez Bankuaren aurkari irmoa (1833ko ekainaren 1a), baina zalantzak gogoa lausotu zion Duaneri ere, Kongresuari kontsultatu behar zitzaiola argudiatuta. Hala ere, Jacksonen erabakia irmoa zen, kosta ahala kosta.<ref name="Meacham, 254-256. or.">Meacham, 254-256. or.</ref>
 
Duanek uko egin zion dimisioa emateari, postua berea zelakoan; Jacksonek, berriz, ministroa presidentearen beso exekutiboa zela ("a secretary, sir, is merely an executive agent, a subordinate").<ref name="Meacham, 268. or.">Meacham, 268. or.</ref> Duaneren ukoarengatik asaldatuta, Jacksonek Duane kargugagbetu zuen 1833ko irailaren 23an. [[:en:Roger B. Taney|Roger B. Taney]] fiskal nagusia jarri zuen bere ordez. Asmoa gobernuaren gordailuak Bankutik urriaren 1ean ateratzen hastea zen.
 
Jackson poz batean zen, baina aurrez aurre talka egin zuen orduan finantza gizonekin hil ala biziko borrokan. Nicholas Biddlek Bankuaren presidenteak ekonomia uzkurtzeko mehatxu egin zuen, dirua igortzeari utziz, maileguak bueltatzeko aginduz eta maileguak emateari uko eginez. Ezohiko zintzotasun batez, ondorengo adierazpena egin zuen Filadelfian egindako bilkuran 1833ko urriaren 7an:
 
{{esaera2|Soilik sufrimendu orokorrak izango du eraginik Kongresuaren baitan... Gure salbubide bakarra murrizketa bide irmo bati ekitea da, eta ez dut zalantzarik horrelako bide batek azkenean diru mota berrezarri egingo duela, eta Bankuaren baimena luzatu.<ref name="Meacham, 269. or.">Meacham, 269. or.</ref>}}
 
Hartara, Jacksonen gobernuaren kontrako erreakzioa eragingo zuelakoan, Biddleren neurriek izu finantzarioa zabaldu zuten gizartean: ekonomiak behera egin zuen larri. Ez hori bakarrik, Bankuak politikarien soldatak eteteko mehatxua ere egin zuen. New Yorkeko ordezkaritza batek Jacksonengana jo zuen, bere erabakian atzera egin eta bizi zuten porrot finanatzariotik ateratzeko. Jacksonek Nicholas Biddlengana zuzendu zituen, konponbidea bere eskuetan zegoelakoan ("Biddlek dauka diru guztia").<ref name="Meacham, 271. or.">Meacham, 271. or.</ref>
 
Beste estatu batzuetako ordezkariak ere hartu zituen, baita guztiei ere garbi utzi ez zituela ondasun publikoak Bankuan berrezarriko. Adierazi zuenenez, "Espainiako hamar inkisizioren torturak pairatuko ditut lehenago", ondasunok Bankura berriz sartu edo bere baimenaldia berritu baino. Jacksonen kontrako heriotz-mehatxuko eskutitzen artean, 1833ko abenduaren 3an, A.J. Donelsonek gordailu publikoak Bankutik ateratzen bukatu zutela jakinarazi zion Kongresuari. Denek, Senatuak (26 20ren kontra) eta prentsak ere tartean, Jacksonen kontra jo zuten, zentsura mozio baten bitartez (1834ko martxoaren 26an). Jacksonen posizio exekutiboa, Kongresuaren kontrakoa, ez zen arriskurik gabea, kolokan jar baitzitzakeen bere errepublikar babesak eta printzipioak. Hala ere, Jacksonen esanetan, Kongresua Bankuak erosita zeukan,<ref name="Meacham, 258. or.">Meacham, 258. or.</ref> eta Jackson bera omen zen zuzenean estatubatuar herriaren aurrean erantzule.