«Bankuaren gerra»: berrikuspenen arteko aldeak

===Bankuaren eta Biddleren gainbehera===
[[Fitxategi:Appletons' Biddle Nicholas financier.jpg|thumb|250px|Nicolas Biddle banku-gizona]]
Biddlek ekonomia uzkurtzeko 1833an egindako ahaleginak kontrako ondorioa izan zuen 1834an: bere ospea makurtu zuen, baita Estatu Batuetako finantzen eta ekonomiaren zentro askotan ere. Ia ezustean, 1834ko apirilean 4an, lehen egindakoaren kontrako norabidea hartu zuen Kongresuak: dirua igortzeko Bankuaren baimena, 1836an amaitzekoa, kentzearen alde bozkatzea (134 82ren kontra). Gainera, ikerketa batzorde bat eratzea erabaki zuen, ekonomiaren beheraldian Bankuak erantzukizunik izan oten zuen argitzeko.<ref name="Meacham, 278. or.">Meacham, 278. or.</ref> Jackson lorian zen, bere hitzetan:
 
{{esaera2|Arrakasta itzela lortu dut. [Kongresuak] (...) ustelkeriaren eta boterearen piztitzarra akabatu du: Estatu Batuetako Bankua.<ref name="Meacham, 278. or.">Meacham, 278. or.</ref>}}
 
Orduan, Bankuak (Biddle buru zuela) uko egin zion agintari publikoei bere dokumentuak eta erregistroak auditatu eta aztertzen uzteari, baita Washingtonen ikerketa batzordearen aurrean deklaratzeari ere. 1834rako, Bankuaren patua erabakita zegoela zirudien. 1835ean, Jacksonek gobernuaren kanpo zorra kitatzea lortu zuen (1835eko urtarrilaren 8a),<ref name="Meacham, 298. or.">Meacham, 298. or.</ref> harrezkero Estatu Batuetako gobernu batek inoiz ez lortutakoa, eta oso egoera onean geratu zen estatuko diruzaintza.
 
Aldiz, astebete batzuk geroago, 1835eko urtarrilaren 30ean, Richard Lawrence ingelesak Jacksonen kontrako hilketa ahalegina egin zuen. Erotzat jo eta eroetxe batean sartu zuten denbora batez.<ref name="Meacham, 298, 300. or.">Meacham, 298, 300. or.</ref> Behin askatuta, ordea, lagunei aho beroaldi batean adierazi zien Europako gizon boteretsuek babesten zutela.
 
Biddle indarra galtzen hasi zen betiko, iruzurragatik auzipetua ere izan zen, eta errugabetzat hartua; nolanahi ere, beste auzi zibiletan harrapatuta segitu zuen. Dena den, 1836an, Bigarren Bankuak Estatu Batuetako banku zentral izateari utzi zion, eta Estatu Batuetako ondasun publikoak estatuetako bankuetan gorde ziren.