Bankuaren gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
28. lerroa:
 
===Gobernuaren une erabakigarria===
1832ko abenduan, Jackson berriz izan zen hautatua, oraingoan goiburu garbi bat aldean hartuta: "Jackson eta ez Bankurik!". Hauteskundeen ondoren indarberrituta, Jacksonek erabaki sendoa hartu zuen 1833an, bere laguntzaile Francis Preston Blairrek Bankuak (Biddlek) gobernuaren ondasun publikoak gobernuaren kontra erabiltzen zituela baieztatu ondoren:<ref name="Meacham, 256. or.">Meacham, 256. or.</ref> gobernuaren ondasun publikoak Estatu Batuetako Bigarren Bankutik ateratzeko agindu zion [[Louis McLane]] bere Diruzaintza Idazkariari, dirua "herriari bueltatzeko" eta estatuen artean banatzeko, ahalmen hori berriz gobernuaren eskuetan jartzeko alegia. Bankuaren, Kongresuaren eta nazioarteko kapitalen kontrako gudu orokorrean, Filadelfiatik Parisera, Jacksonek Amos Kendall, F.P. Blair eta Andrew Jackson Donelson iloba hartu zituen konfiantzazko bidelagun (''the Kitchen Cabinet'').
 
Aldiz, Bankuaren erroak luzeak ziren, eta McLanek (bankua erreformatzearen, ez kentzearen aldekoa) uko egin zion presidentearen agindua betetzeari. Orduan, Jacksonek McLane kargugabetu zuen, eta William J. Duane filadelfiarra jarri, ustez Bankuaren aurkari irmoa (1833ko ekainaren 1a), baina zalantzak gogoa lausotu zion Duaneri ere, Kongresuari kontsultatu behar zitzaiola argudiatuta. Hala ere, Jacksonen erabakia irmoa zen, kosta ahala kosta.<ref name="Meacham, 254-256. or.">Meacham, 254-256. or.</ref>
 
Duanek uko egin zion dimisioa emateari, postua berea zelakoan; Jacksonek, berriz, ministroa presidentearen beso exekutiboa zela ("a secretary, sir, is merely an executive agent, a subordinate").<ref name="Meacham, 268. or.">Meacham, 268. or.</ref> Duaneren ukoarengatik asaldatuta, Jacksonek Duane kargugagbetu zuen 1833ko irailaren 23an. Roger B. Taney fiskal nagusia jarri zuen bere ordez. Asmoa gobernuaren gordailuak Bankutik urriaren 1ean ateratzen hastea zen.
 
Jackson poz batean zen, baina aurrez aurre talka egin zuen orduan finantza gizonekin hil ala biziko borrokan. Nicholas Biddlek Bankuaren presidenteak ekonomia uzkurtzeko mehatxu egin zuen, dirua igortzeari utziz, maileguak bueltatzeko aginduz eta maileguak emateari uko eginez. Ezohiko zintzotasun batez, ondorengo adierazpena egin zuen Filadelfian egindako bilkuran 1833ko urriaren 7an:
40. lerroa:
Hartara, Jacksonen gobernuaren kontrako erreakzioa eragingo zuelakoan, Biddleren neurriek izu finantzarioa zabaldu zuten gizartean: ekonomiak behera egin zuen larri. Ez hori bakarrik, Bankuak politikarien soldatak eteteko mehatxua ere egin zuen. New Yorkeko ordezkaritza batek Jacksonengana jo zuen, bere erabakian atzera egin eta bizi zuten porrot finanatzariotik ateratzeko. Jacksonek Nicholas Biddlengana zuzendu zituen, konponbidea bere eskuetan zegoelakoan ("Biddlek dauka diru guztia").
 
Beste estatu batzuetako ordezkariak ere hartu zituen, baita guztiei ere garbi utzi ez zituela ondasun publikoak Bankuan berrezarriko. Adierazi zuenenez, "Espainiako hamar inkisizioren torturak pairatuko ditut lehenago", ondasunok Bankura berriz sartu edo bere baimenaldia berritu baino. Jacksonen kontrako heriotz-mehatxuko eskutitzen artean, 1833ko abenduaren 3an, A.J. Donelsonek gordailu publikoak Bankutik ateratzen bukatu zutela jakinarazi zion Kongresuari. Denek, Senatuak (26 20ren kontra) eta prentsak ere tartean, Jacksonen kontra jo zuten, zentsura mozio baten bitartez (1834ko martxoaren 26an). Jacksonen posizio exekutiboa, Kongresuaren kontrakoa, ez zen arriskurik gabea, kolokan jar baitzitzakeen bere errepublikar babesak eta printzipioak. Hala ere, Jacksonen esanetan, Kongresua Bankuak erosita zeukan,<ref name="Meacham, 258. or.">Meacham, 258. or.</ref> eta Jackson bera omen zen zuzenean estatubatuar herriaren aurrean erantzule.
 
Zorionez Jacksonentzat, Pennsylvaniako gobernari George Wolf bere alde atera zen, Bankuaren erabakia gaitzetsiz. Jackson, orduan, honela zuzendu zen Bankuaren jabeen kontra: