Bankuaren gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
13. lerroa:
1829an, Andrew Jackson jenerala aukeratu zuten Estatu Batuetako presidente, Bankuaren kontrakoa. Estatu Batuetako Bigarren Bankua ez zen gobernuarena, pribatua baizik. Horrenbestez, Andrew Jacksonek konstituzioz kanpokotzat zeukan (monopoliotzat), handiki finantzarioen talde baten onuran jokatzen ari zelakoan, eta ez herriaren alde. Berehala Jacksonek presidentetzatik urruntzeko kanpaina latzei egin zien aurre (bere eta emaztearen kontrako irainak ere tartean).
 
1828ko azaro-abenduko hauteskundeen lehia gogorra eta pertsonala izan zen, Jacksonek aurrean [[Henry Clay]] hautagai Nazional Errepublikanoa zuela (Alderdi Errepublikanoaren fakzioetako bat). Aldiz, Jackson atera zen garaile gehiengo zabal batez. Ahaleginak izan zuen bere zigorra, Jacksonek oso maite zuen emaztea hil baitzen presidente izendatu baino justu lehenago, abenduaren 22an (ofizialki bihotzekoak jota).<ref name="Meacham, 4-6. or.">Meacham, 4-6. or.</ref> Jacksonek bere etsaiei leporatu zien Rachel Donelson Jackson emaztearen heriotza, hilketatzat joaz.
 
1829 hasieratik, Jackson zen presidente, eta [[Louis McLane]] Diruzaintza Idazkari, Londresen anbaxadore-lanetan ibili eta itzuli berritan. McLanek lotura estua zuen Bankuaren presidente Nicholas Biddlerekin, baita Londreseko [[:en:Barings Bank|Barings]]ekin ere. Bada, McLane irmo etsita zegoen Bankua salbatzera, eta zirriborro bat prestatu zion Jacksoni 1832 hasieran, Bankuari irismen txikiko aldaketa batzuk egin eta baimenaldia (1836an agortzekoa) berritzeko. Presidentearen Urteko Adierazpenaren zirriborro horrek, azken batean, kongresuaren baitan uzten zuen Bankuaren patua erabakitzea.<ref name="Meacham, 198-200. or.">Meacham, 198-200. or.</ref>
 
Aldiz, Louis McLanek Roger B. Taney estatuaren fiskala zuen begira, Bankuaren kontrakoa, baita McLaneren asmoei igarri ere. Taneyk Jacksonen konfiantza irabazi zuen pixkanaka, eta Adierazpenaren esaldi erabakigarriak anbiguotasunez jantzi zituen. Batera edo bestera, baimenaldiaren mugaegunerako, artean, lau urte falta zirela eta 1832 amaierako hauteskundeak gainean zituztela, McLanek Bankuaren baimenaldiaren gaia Kongresura ekartzeko deliberoa hartu zuen, Jackson behartuz eta kinka batean jarriz. Jacksonek boterearen lehiari buruzko Bankuaren ordagotzat jo zuen.