Vlad Drakula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Sarrera: Barne lotura zuzenketa: Ekialdeko Europa
t →‎Biografia: Barne lotura zuzenketak
41. lerroa:
Vlad Valakia-ko printzea zen. Valakia [[Danubio]]ren eskualdean zegoen printzerri zahar bat zen, geroago, Moldaviarekin elkartuta, Errumaniako erresuma sortu zuena. Gaur egun, Valakia bi lurralde geografikotan banatuta dago: Mutenia (Olt ibaitik ekialdera dagoena) eta Oltenia (Olt ibai horretatik mendebaldera dagoena).
 
[[Vlad II.a "Drakul"]]en hiru semeetatik bat izan zen. Vlad II.ari, aitari, "Drakul" izena jarri zioten, [[1428]]an [[Dragoiaren Ordena]]n onartu zuelako [[Sigismundo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Segismundo Luxemburgekoak]], [[Alemania]], [[Bohemia]] eta [[Hungaria]]ko errege ere zenak. [[Errumania]]ko mitologian dragoirik ez zegoenez, eta "drac" ‘dragoia’ esan nahi zuen hitz hungariarrak eta "dracul" hitz errumaniarrak (‘deabrua’ esan nahi duenak), antzeko soinua zutenez, horrela ezagutu izan zitzaion. Hortik bere semeari jarritako izena eratortzen da: “Drakula” edo ''Drăculea'', alegia, ‘Drakul-en semea’, hots, ‘Dragoiaren edo deabruaren semea’.
 
[[Fitxategi:Dragon order insignia.jpg|150px|thumb|left|Dragoiaren Ordenako irudi sinbolikoa]]
 
Umearo oso gogorra izan zuen Vlad III.a Drakulak eta horrek geroko bere izaera markatu zuen. [[1444]]an, 13 urte zituelarik eta bere anaia [[Radu "Ederra"]]rekin batera, bere aitak turkiar sultanari eman zizkion bahitu gisa: bere menpekotasuna adierazteko garantia gisa. Vlad II.a Drakulen traizioa ekidin asmoz, [[Murad II.a|Murat II.a]]k, sultanak berak, hazi zuen Vlad III.a Drakula ([[Mehmet II.a]]ren aitak eta horrexegatik Mehmet II.ak anaiatzat izan zuen Vlad III.a Drakula), [[Edirne|Adrianopolis]]. Egniojsor, Ened eta Ninfamen hirietan bizi izan zen sultanarekin.
 
[[1447]]an, [[Iancu de Hunedoara-koa]]k Vlad Drakularen aita kolpeka hila zuen eta anaia Mirceari begiak erre zizkion burdina gori batekin eta gero bizirik lurperatu zuen. Gizon horrek [[Boiardo]]ek (bertako aristokrata batzuek) aginduta egin zituen bi hilketak eta, horrexegatik, Vlad Drakulak betirako gorrotoa izan zien.