Hikaru Sulu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Garrantzi kulturala: Barne lotura zuzenketa: Gerra Hotza
7. lerroa:
[[Fitxategi:Star Trek Crew.jpg|thumb|250px|left|Star Trekeko tripulazio etnianitzaren irudikapena. Sulu behean eta eskuinean.]]
* Aipagarria da [[Star Trek: The Original Series|Star Trek: jatorrizko telesaila]] ematen hasi zenean ([[1966]]-[[1969]]), asiar jatorri etnikoa zuten pertsonaiek, telebistan, zerbitzari umil, maltzur edo asiarren irrimarra lotsagarrien (betaurreko sendoak, aurreko [[ebakortz]] irtenak, ingelesez ahoskatze kaxkarra, etab...) paper esterotipatuak egiten zituzten. Hikaruren pertsonaiak estereotipo guzti hauek hautsi zituen, esparru duinago bat irekiz asiar aktore eta pertsonaientzat.
* Gainera, aipagarria da [[Pavel Txekhov|Chekov]]ek [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBen]] garai hartako egungo arerio bat irudikatzen zuen bezala (Sobietar Errusia, [[Gerra Hotza|gerra hotz]]ean), Suluk [[Bigarren Mundu Gerra]]ko aurreko etsaia irudikatzen zuen, eta garai hartako filmeetan barbaro suizida bezala irudikatzen zirenak. Suluk kultura eta arraza ezberdinen arteko beradiskidetzea eta elkarlana irudikatzen du.