Thomas Mann: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Biografia: zuzenketa tipografikoa
17. lerroa:
 
== Biografia ==
Thomas Mann merkataritza aristokraziako familia bikainenetako batean hazi zen eta bere anaia nagusi Heinrichek bezala literatur zaletasun handia erakutsi zuen gazte-gaztetandik. Jaioterrian bertan egin zituen oinarrizko eta lehen mailako ikasketak, baina aita hil zenean (1891), eta bere [[senipartesenitarte]]a hartuta, [[Munich]]era joan zen bere ikasketak osatzera eta sakontzera. Munichen, Mann gaztea artisten arteko giroan murgildu zen eta anaia zaharraren urratsei jarraituz buru-belarri sartu zen literatur munduan, eta zenbait aldizkaritan parte hartzen hasi, ''Simplicissimus'' izenekoan, besteak beste.
[[Fitxategi:Thomas_Mann_early.jpg|thumb|left|240px|Thomas Mann gaztetan.]]
1905ean Katia Pringsheimekin ezkondu zen, eta sei seme-alaba izan zituzten. [[Lehen Mundu Gerra]]n [[nazionalismo]]aren alde egin zuen sutsuki,[[autoritarismo]]aren alde, baina gerra bukatu orduko jarreraz aldatzen hasi zen eta [[demokrazia]]ren balioak onartu zituen azkenean. ''Betrachtungen eines Unpolitischen'' (1918, "Apolitiko baten aburuak") liburuan erakutsi zuen bere hasierako jarrera hura, anaia Heinrich progresista eta demokratikoarenari guztiz kontrajarria: liburuan Mannek aurrez aurre jarri zituen Alemaniaren ''Kultur''-a (zibilizazio espirituala) eta sartaldeko herrien zibilizazio materiala. [[Bigarren Mundu Gerra]] aurreko urteetan [[nazionalsozialismo|nazismoaren]] aurkako jarrera garbia izan zuen.