Pio Caro Baroja: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t →‎Bizitza: Barne lotura zuzenketa: Italiar neorrealismo
21. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[Zuzenbide]] ikasketak egin zituen. Ondoren, 1953an [[Mexiko]]ra alde egin zuen, eta han sartu zen zinemagintzan, kritikari gisa. Italiar [[Italiar neorrealismo]]aren alde egin zuen, eta higikunde horri buruzko liburu bat idatzi zuen, ''El cine neorrealista italiano''. Mexikon, gainera, [[dokumental]]ak egin zituen. Mexikar zinema etnografikoak eta eskola neorrealistaren mirespenak eragin handia izan zuten Caroren ondorengo karreran, dokumentalaren ingurukoa izan baitzen beti.
 
Espainiara itzulita, etengabe jardun zuen lanean. Anaiarekin batera, Documentales Folclóricos de España ekoiztetxea sortu zuen, desagertzear ziren herri-usadio eta jaiak gordetzeko helburuaz, eta [[Espainia]]ko eta [[Euskal Herri]]ko folkloreari eta tradizioei buruzko dokumentalak filmatzeari ekin zioten, [[NO-DO]] sailerako lehenik, [[TVE|Espainiako Telebistarako]] gero: ''Los diablos danzantes'' (1964), ''El carnaval de Lanz'' (1964), ''La Virgen de la Peña'' (1964), ''Las botargas'' (1965) eta ''La última vuelta del camino'' (1965).