Erliebe (geografia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 83.213.29.173 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Orriaren edukiaren ordez, «hhhh» jarri da
1. lerroa:
hhhh
{{Beste erabilpenak|topografia|horma eta bestelakoen apaingarri mota|Behe-erliebe}}
[[Fitxategi:AYool topography 15min.png|thumb|right|200px|Gaur egungo Lurraren altimetria mapa]]
'''Erliebea''' lur azalak edo [[litosfera]]k gainaldean dituen forma ezberdinen multzoa da, lur lehorretan zein itsas sakonean. [[Geomorfologia]] da erliebea ikertzen duena. Geomorfologia, Geografia fisikoaren eta Lur Zientzien adar edo zientzia nagusietako bat da.
[[Fitxategi:Maps-for-free Sierra Nevada.png|thumb|200px|Sierra Nevadako erliebearen mapa]]
[[Fitxategi:Alpine Fault SRTM (vertical).jpg|200px|right|thumb| Zelanda Berriko Alpeen erliebea]]
 
== Morfologia eta altimetriaren arabera ==
 
# [[Ordoki]]ak. Lur eremu zabalak, lauak edo itsas mailan.
## Ordoki baxuak. 700 metrotik behera dauden ordokiak dira.
## Ordoki ertainak. 700 eta 1400 metro tartean dauden ordokiak dira.
## Ordoki altuak. 1400 metrotik gora dauden ordokiak dira.
# Goratasunak. Lur eremu nahiko altuak itsas mailarekiko.
## [[Muino]]ak. Itsas mailan 700 metrotik beherako goraguneak dira.
## [[Mendi]]ak. Itsas mailan 700 metrotik gorako goraguneak dira.
## Goragune taldeak: mendilerroak, mendizerrak eta mendikateak, mendigune menditsuak eta korapilo orografikoak.
# Sakonuneak. Itsas mailatik behera dauden lur eremuak.
## Sakonune absolutuak: Itsas mailatik behera dauden lur eremuak.
## Sakonune erlatiboak: Haien inguruarekin alderatuz beherago aurkitzen diren lur eremuak dira.
### [[Haran]]a. Mendi artean aurkitzen den sakonunea eta hauengatik inguratua dagoena. Gehienetan ur korronte bat igarotzen da bertatik.
### Arroilak. Ibaien higadurak edo agente tektonikoek sorturiko ibai mehaka sakonak dira.
### Mendarteak. Arroilen antzekoak dira baina magnitude txikiagokoak. Honek ere, abereentzako dauden 20 bat metroko abelbideari erreferentzia egiteko balio du.
 
== Magnitudearen arabera ==
 
=== Forma handiak (makroformak) ===
Talde honen barnean hiru erliebe mota nagusiak sartu genitzake (bai bere garrantzia zein bere handitasuna kontuan harturik): Mendigune zaharrenak eta ezkutuak, arroak edo ordoki sedimentarioak eta eraketa berriko mendikateak.
==== Mendigune zaharrak eta ezkutuak ====
Existitzen diren erliebearen formarik zaharrenak osatzen dituzte, formakuntzari erreparatuz, eta haien gainean oso akzio luzea eta bortitza sortu dituzte indar erosiboek. Normalean, lurrazalaren erliebe zaharragoen gaztetze hori altxamenduen bidez gertatzen da, barne indarrek Litosferaren plaken aurka egiten dituzten altxamenduengatik , alegia.
==== Arroak eta ordoki sedimentarioak ====
Eremu ez oso malkartsu eta nahiko baxuak dira, normalean ez dituzte 200 metroko garaiera gainditzen. Latinoamerikan sedimentario motatakoak nagusitu egiten dira, hau da sedimentuen arrastaketaren ondorioz beteriko ordokiak.
==== Eraketa berriko mendikateak ====
Altxamendu berriagoko mendilerroak dira, normalean aro tertziarioan altxaturikoak, hau da, erliebearen makroformak dira eta normalean [[Ozeano Barea|Pazifikotik]] hurbil daude [[Andeak]] eta [[Himalaia]] bezala. Erliebearen zatirik handienak osatzen dituzte higidurak denbora tarte geologiko txikia izan baitu eregiteko.
 
== Eboluzioa ==
Erliebearen eboluzioak bi eragile nagusi ditu: barneko prozesu geologikoak eta kanpoko prozesu geologikoak. Barneko prozesu geologikoak: planetaren barne dinamikaren ondorioa dira. Dinamika hau, aktibitate [[sumendi|bolkanikoaren]], sismikoaren eta tektonikoaren ondorioz azaldu egiten dira. Kanpoko prozesu geologikoak: Prozesu hau, lurrazalak atmosferarekin, hidrosferarekin eta biosferarekin duen elkarreraginagatik agertzen da (haizea, ura, izaki bizidunak...).
 
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Geografia]]
[[Kategoria:Geomorfologia]]