«Pitagoras»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 4 urte
t
→‎Bizitza: Barne lotura zuzenketa: Janbliko
t (→‎Bizitza: Barne lotura zuzenketa: Janbliko)
== Bizitza ==
 
Egiazko eta alegiazko historiak daude nahasturik Pitagorasen bizitzari buruzko kroniketan. [[Heraklides Pontokoa]], [[Klearko]] eta [[Aristoxenos]] jakintsuek alegiazko egitateak eta gertaerak jasotzen dituzte hari buruz. Pitagoras [[Apolo]] edo [[Hermes]]en seme zela idatzi izan da. Azpimundura jaitsia eta ondoren berriz ere bertatik ekarria ere omen zen. Halaber, [[urre]]zko [[izter]]ra zeukala eta nonahitasunezkoa zela aipatu da. Kristau aroko lehenengo mendeetan Pitagorasi buruz [[Apolonio Tyanakoa|Apolonio Tianakoak]] eta beste neopitagorikoek idatzitako alegiazko historiak onartu ziren, eta gerora [[JamblikoJanbliko]] eta [[Porfirio]] neoplatonikoengan eragina izango zuten.<ref>Franco Volpi: ''Enciclopedia de obras de filosofía'', 1676. orrialdea.</ref> Gainera, Pitagorasek ez zuen ezer idatzi, eta seguru asko horregatik ere bere jarraitzaileek Pitagorasenak ez ziren lanak eta asmakuntzak —[[Pitagorasen teorema]], kasu— egotzi zizkioten. Jarraitzaileek osaturiko pitagorismoak ez du, hortaz, lagundu bere bizitzaren eta lanaren berri zuzena izaten. Horrela, ikertzaile zenbaitek Pitagorasen ekarpenak eta pentsamendua neurriz gain balioztatu direla adierazi dute.<ref>Jonathan Barnes: ''Los presocráticos'', 125-128. orrialdeak.</ref>
 
[[K. a. 580ko hamarkada|K. a. 580]]. urtearen inguruan [[Samos]] uhartean jaio zelako datuak fidagarriak dira, ordea.<ref>Franco Volpi: ''Ibid.''.</ref> [[Apolodoro]]ren arabera, 40 bat urte izango zituen [[532]]. urtean, [[Polikrates]]en tirania dela eta [[Samos]] utzi [[Crotona|Krotonara]] joan behar izan zuenean. Han komunitate izpiritual bat sortu zuen, gizon eta emakumez osaturikoa, bizitzako alderdi guztiak arautzen zituena. Komunitateaz gaindi, jarraitzaileek bizitza politikoan ere parte hartu zuten, joera aristokratiko batez, eta ildo horretatik [[Crotona|Krotona]] eta [[Sibaris]] hiriek [[K. a. 510eko hamarkada|K. a. 510]]. urtean elkarrekin izan zuten borroka aipatzen da, Sibaris hiriaren suntsipenaz bukatu zena.<ref>Wilhem Capelle: ''Historia de la filosofía griega'', 42. orrialdea.</ref> Borroka hartan [[Titus Annius Milo|Milo]] pitagorikoa izan zen buru, eta komunitateko kideek ere parte hartze nabarmena izan zuten.