Nazio Batuen Erakundea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
16. lerroa:
 
== Historia ==
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren ostean, estatuek[[estatu]]ek beren arteko gatazkak saihestu eta arazoak bide baketsu eta diplomatikoetatik konpontzeko mundu mailako foro zabal bat eratzeko beharra ikusi zuten. Garai hartan 50 estatuk sinatu zuten [[San Frantziskoko Ituna]], geroago [[Nazio Batuen Gutuna]] izenez ezagutuko zena. Gaur egun munduko estatu gehienak bertako kide dira (193 kide), nahiz eta bere funtzionamendu moduak sorrerako botere banaketa islatzen duen oraindik; izan ere, Gerrako garaile izan ziren bost estatu nagusienek (edo beraien ondorengo zuzenek) [[beto eskubideaeskubide]]a mantentzen dute [[Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua|Segurtasun Kontseiluaren]] erabakietan: [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[Errusia]] (garai bateko [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna]]ren ondorengoa), [[Frantzia]], [[Erresuma Batua]] eta [[Txinako Herri Errepublika|Txina]].
 
1945eko apirilaren 25an [[San Frantzisko (Kalifornia)|San Frantziskon]] egin zen lehen konferentzia (Nazioarteko Antolakuntzari buruzko Nazio Batuen Erakundearen konferentzia). Gobernuak ez ezik, [[gobernuz kanpoko erakunde]]ak ere gonbidatu zituzten. Ekainaren 26an 50 herrialderen ordezkariek Nazio Batuen Erakundeko gutuna sinatu zuten; Poloniak bere izena geroago gehitu zuen, ordezkatuta egon ez arren.