Meteorito: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Sailkapena: loturak txertatu
21. lerroa:
Kondritak [[karbonato]]dunak edo karbonato gabeak izan daitezke, karbonoa duten ala ez duten harturik kontuan. Egin diren ikerketei eskerrak badira meteorito mota desberdinen sortzeari eta bilakaerari buruzko eredu onargarriak. Esaterako, kondruluak eguzki nebulosan gertatu zen lehen talken bitartean urturiko tantatzat hartzen dira. Berotze orokorraren gabeziak eragin zuen ondoriotzat hartzen da kondrita karbonatodunetako elementu lurrunkorren kopuru handia, erabateko berotzeak gai lurrunkorren galera eragingo baitzuen.
 
Gainera, izaten dituzte meteorito horiek zenbait elementuren [[isotopo]] batzuk, [[Eguzki sistemakosistema]]ko beste ezein materialetan atzeman ez direnak. Hortaz, pentsa daiteke kondrita [[karbono|ikazkaidunak]] direla eguzki nebulosako lekuko zaharrenak, eta beraz, haren historiaren hasierako gertakariak nola izan ziren asmatzeko baliozkoenak.
 
==Erreferentziak==