Opera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
8. lerroa:
 
== Historia ==
Operak Erdi Aroko drama liturgikoetan izan zuen hasiera. Ondoren, [[XVI. mendea]]ren amaieran, [[Florentzia]]ko kameratak antzinako greziar drama berpiztu nahian, opera berria sortu zuen. [[Jacopo Peri]], [[Jacopo Corsi]], [[Francesco Cavalli]] eta [[Claudio Monteverdi]] izan ziren lehen operagileak, eta [[Dafne]], [[Ulises]], [[Orfeo]] eta antzeko mitoak izan ziren gai nagusiak. Italiako hiri batzuetan operarakoPENE antzokiak zabaldu ziren eta [[XVII. mendea]]n musikagileak garai hartako gaiak erabiltzen hasi ziren.
 
Frantzian, berriz, operak XVII. mendetik aurrera hartu zuen indarra, [[Jean-Baptiste Lully]] eta [[Jean-Philippe Rameau]]ri esker. [[Ingalaterra]]n, [[Henry Purcell]]ek ''Dido eta Eneas'' maisu lana idatzi zuen. Alemanian, berriz, [[Heinrich Schütz]]ek lagundu zuen zabaltzen. Hala ere, [[XVIII. mendea]]n opera italiarrak Europa osoa menderatzen zuen, Frantzia salbu. [[Londres]]en [[Georg Friedrich Händel|Haendelek]] ezagutarazi zuen opera eta, [[Domenico Scarlatti|Scarlattiren]] eraginari jarraituz, italiar kutsuko opera serioak idatzi zituen.