Homeopatia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t lotura aldaketa
2. lerroa:
{{erreferentzia falta}}
[[Fitxategi:Hahnemann.jpg|thumbnail|Samuel Hahnemann, homeopatiaren suspertzailea.]]
'''Homeopatia''' (grezieratik ὅμοιος [hómoios], ‘berdin’, eta πάθος [páthos], ‘sufrikario’) gaixoari sendatu nahi den [[eritasun]]-mota bera eragiten duen gai toxikoa, kontzentrazio izugarri txikian [[disoluzio|disolbatuta]], ematean datzan sendabidea da. ''Similia similibus curantur'' ("Antzekoak antzekoa sendatzen du") dioen printzipioan oinarritzen da homeopatia. Gaur egun aski zalantzan jarria dagoen [[medikuntza alternatibo]] espezialitatea da, eta, ikerketa serio gehienen arabera, homeopatiak ez luke [[plazebo]] batek baino haratagoko eraginik. Horregatik, [[pseudozientzia]]tzat jotzen da.
 
Homeopatiaren oinarriak [[Samuel Hahnemann]]ek ([[1755]]-[[1843]]) ezarri zituen 1796an, nahiz eta zenbaitzuen ustez homeopatiak aintzinako aurrekariak ere izan zituen, [[Hipokrates]]ek K.a.ko 400 urte inguruan eta [[Parazeltso]]k XVI. mendean jada erabili baitzuten lehen aipatutako printzipioa.
 
Medikuntza motaHomeopatiak honek aurkari asko ditu, batez ere komunitate zientifikoan; horien arabera homeopatiak ez du oinarri zientifikorik eta plazebo efektuaz baliatzen da. Sendagai homeopatikoak jarraikako [[diluzio]]en bidez prestatzen dira, eta lortutako disoluzioan osagai aktiboaren [[Kontzentrazio (kimika)|kontzentrazioa]] hain da txikia non kasu askotan ez baitu izaten molekula bakar bat ere. Kontsumitzaileentzat eta gaixoentzat iruzurra dela salatzen dute, izan ere inolako eraginik ez luketen sendagaiak saltzen dituzte gaixotasunen erremedio gisa. Gainera, sendagai homeopatikoak berez arriskutsuak ez badira ere, gaixoentzat kaltegarria izan daitekeela ere salatzen dute, gaixo askok sendagai horiek erabili eta benetako tratamendu eraginkorrak ordezkatu eta baztertzen dituzten heinean. Bestalde, erregulazio egokirik ez duten herrialdeetan, diluzio prozesua behar bezala egiten ez bada osagai toxikoak kontzentrazio handiegian izateko arriskua dago.
 
Homeopatiaren aldekoek [[medikuntza alternatibo]] gisa definitzen dute, jarduera honen oinarriak egiesten dituzten ikerketak daudela diote, eta homeopatiak urte luzetako esperientzia duela. Urak "memoria" duela babesten dute, hau da, uretan behin eta berriz diluitu ostean osagai aktiborik ia eduki ez arren (kasu askotan molekula bakar bat ere ez), urak osagai horren propietateak gordetzen dituela defendatzen dute. Hori, gaur egun onartutako zientziaren aurka doa.