Zala (konderria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Beste erabilpenak|Hungariako konderriari|Lesakako[[Lesaka]]ko auzoa|Zala}}
{{Probintzia orokor infotaula
| izena = Zala
25. lerroa:
'''Zala''' ({{Lang-sl|Zalska županija}} edo {{lang|sl|''županija Zala''}}) [[Hungaria]]ko 19 konderrietako (''megye'') bat da. Herrialdearen hego-mendebaldean dago, [[Hegoaldeko Transdanubia]] eskualdean, [[Eslovenia]] eta [[Kroazia]]ko mugen ondoan. Horiez gain, Hungariako [[Veszprém (konderria)|Veszprém]], [[Vas]] eta [[Somogy]] konderriak ere mugakide ditu. 3.783 [[kilometro koadro|km²ko]] azalera du, eta [[2011]]n 287.043 biztanle zituen<ref name="errolda"></ref>. Hiriburua [[Zalaegerszeg]] da.
 
== Geografia ==
Hiru dira Zalako paisaiaren elementu nagusiak: [[Transdanubia]]ko mendiguneak mendebaldean; Keszthely mendiak ipar-ekialdean; eta Zala muinoak hegoalde eta ekialdean. Keszthely badia deitutako [[Balaton]] aintziraren zati txiki batek konderriaren ipar-ekialdeko izkin bat hartzen du. Ibai nagusiak [[Mur (ibaia)|Mura]], Hungariaren hegoaldeko muga egiten duena, [[Kerka]], mendebaldeko muinoen artetik dabilena, eta [[Zala (ibaia)|Zala]], Balaton aintzirara isurtzen dena, dira. Landarediari dagokionez, oso [[pagadi]] zabalak daude, [[pinudi]]ak Göcsej muinoetan, eta belardi hezeak eta [[larre]]ak Zala muinoen arteko haranetan<ref name="brit">{{Web erref|url=http://global.britannica.com/place/Zala |izenburua=Zala |argitaletxea=2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica|sartze-data=2015-12-08}}</ref>.
== Banaketa administratiboa ==
2013ko erreformaren ondoan, konderria 6 barrutitan (''járás'') banaturik dago:
88 ⟶ 91 lerroa:
* [[Zalakaros]] (1.936)
 
== Ekonomia ==
[[Lurzoru]]ak eta baldintza naturalak egokiak ez izan arren, mende luzetan nekazaritza izan zen ekonomiaren oinarria. Gaur egun, abeltzaintzak eta fruitu hazkuntzak, basogintzarekin batera, pisu handia dute. Industrializazioa [[XIX. mende]]aren erdialdera hasi zen, [[burdinbide]]aren eraikuntzarekin, eta bulkada handia izan zuen [[petrolio]]a aurkitu zelarik. [[1960ko hamarkada]]n beste alor batzuetako industriak kokatu ziren. [[1990eko hamarkada]]n, petrolio gehiena agortu bazen ere, konderriaren balio ekonomikoa handitu zen, [[mendebaldeko Europa]]tik gertu izateagatik<ref name="brit"></ref>.
 
[[Zalaegerszeg]]en petrolio findegiak, ehungintza eta industria elektroniko zein kimikoak daude. [[Nagykanizsa]], [[Lenti]] eta [[Gellénháza]]n petrolio eta gas industriak garrantzi handia du; elikagai industriaren gune nagusiak, berriz, Zalaegerszeg (haragia eta esnea) eta Nagykanizsa ([[garagardo]]a) dira. Jende gehien biltzen duen turismogunea [[Balaton]] da<ref name="brit"></ref>.
== Iruditegia ==
<center>