Mateo Albeniz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketa: Santa Maria basilika
2. lerroa:
 
[[File:MateoAlbenizBeatusVir.jpg|thumb|"Beatus vir" Mateo Albéniz]]
[[1765]]ean jaio zen [[Logroño]]n. [[1782]]an [[Ondarroa]]ko organista-plazarako oposaketa egin zuen, baina ez zuen lortu. [[1788]]an, 23 urterekin, La Redondako (Logroñoko kolejiata) [[kapera-maisu]] agertzen da. 1790 ondoren gaur egun Donostiako [[Santa Maria Basilikabasilika]] den parrokian kapera-maisu eta organista plaza lortu zuen. [[1794]]-[[1795]]ean [[Logroño]]ra itzuli zen berriro, baina osasun-arazoak zirela eta, Donostiara itzuli zen. Zeukan lanbideagatik, musikaren sustatzaile handi bihurtu zen [[Donostia]]n, bai irakaskuntzari zegokionean eta baita aisialdiko musikari zegokionean ere. [[1829]]an [[Pedro Albéniz|Pedro Albeniz]] semeak ordezkatu zuen Santa Mariako organista-jardunean. (Semea, [[Pedro Albéniz|Pedro Albeniz]], organista, transkripziogile eta Espainiako piano-eskola modernoaren sortzaile ere izan zen).
Mateo Albenizek Santa Maria parrokiarako obra erlijioso dezente idatzi zituen, baina [[1813]] aurrekoak ingelesek eragindako sutearen ondorioz galdu egin ziren. Galdu ez zirenen artean 3 meza, 5 gabon-kanta, 4 salmo, Benedictus eta Errosarioak daude, guztiak ere 1815etik aurrera idatzitakoak. 1925ean Joaquin Nin-ek “Sonata en Re” argitaratu zuen [[Paris]]eko [[Max Eschig argitaletxea]]rekin eta obra horri esker lortu du Albenizek ospea munduan barrena. "''Instrucción metódica especulativa y práctica para enseñar a cantar y tañer la música antigua''" obra ere idatzi zuen, eta [[Donostia]]n argitaratu zen 1802an. Mateo Albeniz [[Donostia]]n hil zen 1831n.