Ireki menu nagusia

Aldaketak

Espainia ez zuten Utrechteko batzarrean onartu, harik eta Frantziak berari zegozkion bakeak izenpetu eta, Britainia Handiarekin batera, Espainiako monarkiaren etorkizuna erabaki zuen arte. Britainia Handiari, [[Gibraltar]] eta [[Menorca]] emateaz gain, merkataritzaren alorreko hainbat eskubide eman behar izan zizkion, hala nola, [[Portobelo]]rekin urtero salerosketa harremanak edukitzeko eskubidea (hogeita hamar urterako), eta Espainiaren mendeko Ameriketako lurraldeetan beltzak sartzeko eskubide berezia.
 
[[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika]]k, Luis XIV.aren eskutik eta Filipe V.aren izenean, [[Espainiar Herbehereak|Espainiaren mendeko Herbehereak]] hartu zituen, Karlos enperadoreari emateko, honek hitzarmena onartzen zuenean. Frantziaren balizko eraso bati eutsi ahal izateko, Probintzia Batuek gotorleku sail bat ([[Furnes]], Ypres, Menin, Tournai, [[Mons]], [[Charleroi]], [[Namur]] eta [[Gante]]) jaso zituzten, herbeheretarrek eta enperadoreak erdi bana ordaindu zutena. Saboiako dukeari errege izateko eskubidea onartu zitzaion, [[Sizilia|Sizilia uhartea]] eman zioten eta Espainiaren herentzia jasotzeko eskubideak onartu zitzaizkion, baldin eta borboitarren adarra banatzen bazen. Espainiaren eta Portugalen arteko bakea ez zen [[1715]] arte izenpetu. Bake haren arabera, bakoitzak bere konkistak itzuli behar zituen. Hala ere, onartu zen Portugalek [[Colonia del Sacramento]] gordetzea.
 
Frantziaren eta Austriaren arteko gerrak aurrera jarraitu zuen, harik eta inperioaren porrotek Karlos VI.a Utrechteko erabakiak onartzera behartu zuten arte ([[Rastatteko Ituna]]; 1714). Bake haren bidez, enperadoreari itzuli zitzaizkion frantsesek Alemanian egin zituzten azken konkistak, [[Espainiar Herbehereak]], [[Milanerria]], [[Napoliko Erresuma|Napoli]], [[Sardiniako Erresuma|Sardinia]] eta [[Toskanako Presondegiak]].