Barrokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 87.218.95.182 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
65. lerroa:
== Arkitektura ==
{{sakontzeko|Arkitektura barrokoa}}
[[Fitxategi:TreviPanorama Fountain,of Rome, Italy 2 -Trevi Mayfountain 20072015.jpg|thumb|320px|[[Erroma]]ko [[Fontana di Trevi]] ([[Nicolò Salvi]]).]]
Sakontasuna lantzen duen konposizio modua, itxurazko efektuak —''trompe l’oeil'' delakoa—, obra bere osotasunean hartzea —eta ez bere osagaiek banan banan harturik osatzen duten multzo gisa— dira barrokoaren ezaugarri formal batzuk. Apaindurazko oparotasuna nabarmena da, eraikuntzaren kanpoko aldetik eta barne aldetik, halako moldez non apaingarriak guztiz nagusitzen baitzaikie eraikuntzazko osagaiei. Lerro bihurriak eta apaindura zutabeak erruz agertzen dira. Ekaietan kolorezko marmola, urreztadura eta iztukuak ugari erabiltzen dira.
 
[[Jacopo Barozzi|Vignolaren]] Gesù eliza ([[Erroma]], [[1568]]) arkitektura barrokoaren aitzindaritzat hartua izan ohi da. Italian, estilo honetako arkitektorik garrantzitsuenak [[Carlo Maderno]], [[Pietro da Cortona]], [[Gian Lorenzo Bernini]], [[Francesco Borromini]] eta [[Filippo Juvarra]] izan ziren. Frantzian, beranduko barrokoa edo [[rokoko|rococo]] deiturikoa garatu zen. Alemanian, [[Hogeita Hamar Urteko Gerra|Hogeita Hamar Urteko gerra]] zela eta, lehen barrokoaren eraginik ez zen sumatu, baina XVIII. mendean bete-betean garatu zen estilo hau Frantziako rococo estiloaren eraginez. Ingalaterran arkitekturaren alorrean garrantzi gutxikoa izan bazen ere barrokoa, haltzarigintzan bi estilo eman zituen: Ana Erregina eta [[Thomas Chippendale|Chippendale]]. Espainian XVII. mendearen amaieran eta XVIII.aren hasieran [[churrigueresco]] izendaturiko arkitektura barrokoak maila garaiena iritsi zuen; Churriguera anaiak, [[Pedro Ribera]], [[Narciso Tomé]] eta [[Fernando de Casas Novoa]] artista behinenak dira.
 
== Literatura ==