Aglabtar leinua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
29. lerroa:
===Aglabtarren gainbehera===
Dinastiaren gainbeherra Ibrahim II Abú Ishaqaren erregealdian (875-902) heldu zen. [[Calabria|Calabriako]] kontrola galdu zuen Bizantzioren esku, Egiptoko [[Tulunidar leinua|tulunidarren]] erasoa egotzi zuen eta berebereen matxinada bat bortizki zapaldu zuen. IX. mendearen amaieran, [[Siria|Siriako]] [[Ismailismo|ismaeliarrek]] , Kutama berbere tribuaren matxinadak aglabtar erregimenak ezegonkortu zuten. Ubaydalla Saidek Kairuan eta Raqqada hiriak konkistatu zituen eta herriari fideltasuna zin eragin zion.
893an, [[Fatimitar Kaliferria|fatimitarrak]], [[Xiismo|xiitarrak]] zirenak, matxinatu ziren. Abdalá al-Mahdi Billahek, bere burua Mahdi “jainkotiar gidaritzat” hartu eta Algeriako ekialdean aldarrikatu zuen eta kalifa bilakatu zen. Aldarrikapena oinarritzen zuen Mahomaren oinordeko zelako. Adarra profetaren alabarengadik, Fatima az-Zahra, zetorren Ali ibn Abi Talibekin, Mahomaren lehengusuarekin ezkondu zenean. Gertaera hau Kairuanen gertatu zen eta aglabtarrek fatimiarren hedapenari oztoporik ez ziotenez jarri, 909an absorbaturik izan ziren<ref>Najeebabadi, Akbar (2001).[19] The History of Islam V.3. Riyadh: Darussalam. p. 235. ISBN 978-9960-89293-1.</ref>.
Aglabtarrek 1048 arte Maltan gobernatu zuten.