Aglabtar leinua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
18. lerroa:
Mendebaldean, aglabtarrek [[Palermo]] (831) konkistatu zuten eta poliki-poliki irlaz jabetu ziren. Azkenean, [[Sirakusa]] hartu zuten 878. urtean. Siziliako islamiar konkistak urte asko iraun zuen bizantziar garnizio erresistentziarengatik eta arabiarren arteko lehiengatik. Aglabtarrek 902an konkistatu zuten azken gotorleku bizantziarra. Hala ere, ezin zuten Siziliako konkistaz gozatu pixkanaka-pixkanaka [[Kalbidar dinastia]] aglabtarren kontra matxinatu zelako eta Sizilia Ifrikija eraginetik aldendu zuen.
 
===Erasoak Italiar penintsulan===
Italiar penintsulako erasoak egin zituzten, (846ko italiar basiliken arpilatzea barne)<ref>Barbara M. Kreutz, Before the Normans: Southern Italy in the Ninth and Tenth Centuries, (University of Pennsylvania Press, 1991), 57.</ref> X. mendera arte.
 
Arabiarrek Malta irla hartu zuten (868), eta Sardiniari zergak ezarri ondoren, mendebaldeko Mediterraneoren jabeak ziren IX. mendearen amaieran.