Aglabtar leinua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
15. lerroa:
Arpilatze espedizioei zegokienez, Italian gertatu ziren batik bat, [[Tarento]] eta [[Brindisi|Brindisin]] adibiderako. 841ean [[Bari]] konkistatu zuten eta [[Tiber]] ibaitik gora joan ziren, Erromako kanpoko aldea arpilatuz (846). Aglabtarrak [[Ostia]] guduan garaituak baziren ere, jarraitu zuten [[Montecassino]], [[Subiako|Subiaco]] eta [[Tivoli]] arpilatzen. [[Joan VIII.a]] Aita Santuak ere ordaindu zizkien zergak.
Irabazi hauekin eraikin lan garrantzitsuak egin zituzten, hala nola, Kairuan [[meskita]] zabaldu eta zaharberritu zen gaur egungo itxura lortu arte<ref>FANTAR HASSINE, Hamed: ''De Cartago a Kairuan: 2000 años de arte e historia en Túnez'', Agencia Francesa de Acción Artística argitaletxea, París, 1982, 23 orria.</ref>. Era berean, erromatarren oinordetzan hartutako ureztatze sistemak hobetu eta hiriak ere apaindu ziren<ref>Goldschmidt, Arthur (2002). A concise history of the Middle East. Boulder, Colorado: Westview Press. p. 79. ISBN 0-8133-3885-9.</ref>.
Ziyadat Allah I (817-838) erregealdian, arabiar tropak matxinatu ziren (824an) eta 836arte ezin zuten kontrolatu berbereen laguntzarekin. Sizilia Bizantziarraren konkista 827tik aurrera, Asad ibn al-Furat gidaritzapean, saio bat izan zen tropa erreboltariak kontrolatzeko. Hau lortu zen 902an azken gotorleku bizantziarra eskuratu zenean. Italiar penintsulako erasoak egin zituzten, (846ko italiar basiliken arpilatzea barne)[17] X. mendera arte. Poliki-poliki aglabtarrek galdu zuten Siziliako arabiar armadaren kontrola eta dinastia berri bat, Kalbidarra, han agertu zen.
Aglabtarren goreneko momentua Ahmed Abú Ibrahimen gobernuan (856-863) izan zen. Honek 2.000 ribat edo gotorlekuak eraiki ziren eta jauregi batzuk ere, hala nola, El Abbasiyya eta Raqqada. Izan ere, Ifrikija potentzia ekonomikoa bilakatu zen nekazaritzari esker, oso emankorra errematar ureztatzeaz baliatuz (Afrikako probintzia Erromako biltegia izan zen bandaloak Kartagora heldu arte). Ifrikija ere islamiar, Bizantziar eta Italiaren arteko merkataritza-guna bilakatu zen, batez ere esklabuen merkataritzan. Kairuan Magrebeko islameko gune garrantzitsu bat izan zen, bereziki teologia eta zuzenbide islamikoen arloeetan. Bilgunea izan zen ere poetak eta beste artista batzuentzat. Aglabtar emirrek eraikuntza finantzatu zuten, hala nola, Uqba meskita. Erresumak estilo arkitektoniko bat garatu zuen abbaar eta bizantziar arkitektura konbinatuz.[18]
 
===Aglabtarren gainbehera===
Dinastiren gainbeherra etorri zen Ibrahim II Abú Ishaqaren erregealdian (875-902). Calabriako kontrola galdu zuen Bizantzioren esku, Egiptoko tulunidarren erasoa egotzi zuen eta berebereen matxinada bat bortizki zapaldu zuen. IX. mendearen amaieran, Siriako ismaeliarrek , Kutama, berbere tribuaren matxinadak aglabtar erregimenak ezegonkortu zuten. Ubaydalla Saidek Kairuan eta Raqqada hiriak konkistatu zituen captured the cities of Qairawan and Raqqada eta herriak fideltasuna zin egin zion.
893an, fatimiarrak, siita joerakoak, matxinatu ziren. Abdalá al-Mahdi Billahek, bere burua Mahdi “jainkotiar gidaria” Algeriako ekialdean aldarrikatuz, beraz kalifa eta iman ere. Aldarrikatzeko eskubideak Mahoma oinordeko izateagatik zetorkion, profetaren alaba, Fatima az-Zahra, Ali ibn Abi Talibekin, Mahomaren lengusuarekin ezkondu zelako. Hau Kairuanen gertatu zen eta aglabtarrek fatimiarren hedapenari oztoporik ez ziotenez jarri, 909an absorbaturik izan ziren.[19]
Aglabtarrek 1048 arte Maltan gobernatu zuten.
 
== Erreferentziak ==