Neutroi-izar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
loturak txertatu
1. lerroa:
[[Fitxategi:Neutron star cross section-en.svg|thumb|upright=1.25|Neutroi-izar baten barne egitura]]
'''Neutroi-izarra''' [[izar]] erraldoi baten [[neutroi]]ez osatutako hondar mota bat da. [[Izar erraldoi]] horrek ([[eguzki]]aren [[masa]] baino 9 aldiz handiagoa izan behar du) bere erregai nuklearra agortzen duenean, [[supernoba]] baten gisa eztanda egiten du. Eztanda horren ondoren, izarrak bere kanpo geruzak galtzen ditu eta izugarri dentsoa den metalezko nukleo bat geratzen da. Nukleo horren [[dentsitate (argipena)|dentsitatea]] hain da handia ezen aldaratze [[indar elektrostatiko]]ak ezin baitu bere egitura mantendu, eta [[grabitate|grabitatearen indarrak]] nukleo hori gero eta gehiago konprimitzera behartzen du.
 
Izarraren nukleoaren dentsitateak muga jakin batera heltzen denean (2,4 × 10<sup>7</sup> g/cm³) neutronizazioa deitzen den prozesua hasten da, hots, nukleo horren [[protoi]]ak eta [[elektroi]]ak batzen dira, beraien karga elektrikoa galtzen eta neutroiak ([[karga elektriko]]rik gabeko partikulak) sortzen. Nukleoaren masa eguzkiarena baino hiru aldiz handiagoa bada [[zulo beltz]]a sortuko du, baina bestela, izarra egonkortuko da neutroi-izar gisa, neutroien degenerazio-presioari eta [[barioi]]en arteko aldaratze-indarrari esker.
 
Neutroi-izar arrunt batek 1,35 eta 2,1 arteko [[eguzki- masa]] dauzka, eta 20 eta 10 km arteko erradioa.
 
== Ikus, gainera ==