Elisabet II.a Borboikoa (Espainia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
125. lerroa:
 
== Erbestealdia ==
[[Fitxategi:Isabel II of Spain.jpg|thumb|right|200px|Elisabet II.a Espainiakoa]]
Elisabet II.ak, destino tristeen erregina ere deitua, [[1868ko Iraultza]]ri aurre egin behar izan zion (Iraultza Loriotsua ere deitua). Honen ondorioz, [[Espainia]]tik alde egitera behartua ikusi zen, [[Donostia]]tik, uda pasatzen zuen hiria, tren bat hartuta joanez. [[Frantzia]]n erbesteratu zen, eta bertan [[Napoleon III.a]]ren eta [[Eugenia de Montijo]]ren babesa jaso zuen; [[1870]]eko [[ekainaren 25]]ean, [[Paris]]en bere semearen alde abdikatu zuen, [[Alfontso XII.a]], alegia. Bitartean, gobernuko zenbait talderen laguntzari esker, [[Amadeo Savoiakoa]] printzea, tronua ordezkatzeko aukeratua izan zen [[Amadeo I.a Espainiakoa]] izateko; Amadeo [[Viktor Emanuel II.a Italiakoa]]ren semea zen, [[1861]]etik [[Italia]]ko erregea zena eta Savoiako etxea zegokiona, eta baita Maria Adelaida Austriakoaren ([[Karlos III.a Espainiakoa]]ren birbiloba) semea ere.
 
Elisabet II.a bere erbestean [[Frantzia]]n bizi izan zen; bertan, [[Espainiako Lehen Errepublika]]ren, bere seme [[Alfontso XII.a]]ren erreinaldia eta heriotzaren ([[1885]]), bere errain [[Maria Kristina Austriakoa]]ren erregeordetzaren eta bere biloba [[Alfontso XIII.a]]ren erreinaldiaren hasieraren lekuko izan zen. [[1868]]an tronua galdu zuenetik, bere senarrarekin bizitzeari utzi zion. Hau Épinay-sur-Seinera bizitzera joan zen, eta bertan hil zen [[1902]]an. Elisabet II.a [[1904]]an [[Paris]]en hil zen, eta [[El Escorial]]en lurperatua izan zen bere senarraren gorpuarekin batera.
 
== Erreferentziak ==