Joanes Etxeberri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 37.10.148.199 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
1. lerroa:
{{Beste erabilpenak|Sarako idazleari|Ziburuko idazlea|Joanes Etxeberri Ziburukoa}}
'''Joanes Etxeberri''' ([[Sara]], [[Lapurdi]], [[1668]] - [[Azkoitia]], [[Gipuzkoa]], [[1749]]) [[euskal idazle]]a eta [[mediku|sendagilea]] izan zen.<ref>[http://zubitegia.armiarma.com/aipa/bid/0116.htm «Joanes Etxeberri»], ''Literaturaren Zubitegia''.</ref> [[Euskaltzaletasun|Euskaltzale]] handia zen, eta aurreko gizaldiko euskal idazleen lanak irakurriak zituen. [[Axular]] buruzagi eta aitzindaritzat zeukan, eta haren lanari jarraipena eman nahi izan zion. Idatzi zituen bere idazlan guztiak [[euskara]]ren ingurukoak izan ziren. Bere garaian [[erlijio]]soa ez zen idazle bakanetakoa dugu, eta erlijio gaiez kanpora ibili zen ia bakarra.
 
== Bizitza ==
Etxeberrik lehenengo ikasketak [[Paue]]n [[jesusen Konpainia|jesuitekin]] egin zituen, jarraian [[Tolosa Okzitania|Okzitaniako Tolosako]] Unibertsitatean lortu zuen medikuntzako batxiler-gradua. [[Medikuntza]]tik at letra-gizona ere izan zen. Sendagile lanari [[Sara]]n ekin zion, eta une hartan Maria Itsasgaraterekin ezkondu zen. Hamaika seme-alaba izan zituzten; haien artean aipagarriena da Agustin, [[Mutriku]]ko mediku izanen zena.