«Joanes Etxeberri»: berrikuspenen arteko aldeak

1.485 bytes removed ,  Duela 4 urte
ez dago edizio laburpenik
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
== Bizitza ==
Etxeberrik lehenengo ikasketak [[Paue]]n [[jesusen Konpainia|jesuitekin]] egin zituen, jarraian [[Tolosa Okzitania|Okzitaniako Tolosako]] Unibertsitatean lortu zuen medikuntzako batxiler-gradua. [[Medikuntza]]tik at letra-gizona ere izan zen. Sendagile lanari [[Sara]]n ekin zion, eta une hartan Maria Itsasgaraterekin ezkondu zen. Hamaika seme-alaba izan zituzten; haien artean aipagarriena da Agustin, [[Mutriku]]ko mediku izanen zena.
 
Gero [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herrira]] joan zen, [[1713]]ko [[abenduaren 11]]n [[Bera]]ko udalarekin sinatu zuen bere lehenbiziko kontratua, [[1716]]an berretsiko zuena. [[Baztan]]go [[Elizondo]]n ere lan egin omen zuen denbora batean baina batez ere Beran bizi izan zen [[1722]] arte. Urte hartan [[Hondarribia]]ra joan zen, ordurako zeukan ospeak eramanda. Baina Hondarribian jasotzen zuen soldata urriak eta hura jasotzeko atzerapenak eraginda, Etxeberri Hondarribitik alde egin zuen. [[1725]]eko [[urri]]rako [[Azkoitia|Azkoitiko]] mediku ageri zen. Bezeroen artean [[Loiola (argipena)|Loiolako]] [[jesusen Konpainia|josulagunak]] zeuzkan, besteak beste [[Agustin Kardaberaz|Kardaberaz]] edota [[Manuel Larramendi|Larramendi]]. Azkoitian jarraitu zuen mediku lanak egiten bertako udalak zaharturik zegoelako erretiratu zuen arte, eta [[1749]]ko lehenengo erdialdean zendu zen, 81 urte zituelarik.<ref>[http://www.wikiteka.com/apuntes/joanes-etxeberri-sarakoa-bukaube/ www.wikiteka.com: Joanes Etxeberri Sarakoa]</ref>
 
== Lanak ==
Funtsean hiru lan idatzi zituen euskaraz:
Anonymous user