98ko Belaunaldia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎98ko belaunaldiaren ezaugarriak: Barne lotura zuzenketak
45. lerroa:
Idazle hauek [[Espainia]]ren ezagutzaren bila dabiltza; bidaiak egiten dituzte, bere lurrak deskribatuz, hiriak eta monumentu zaharrak azalduz eta historia literaturaren bidez erakutsiz.
 
Autore guztiak periferiatik etorritakoak dira eta [[Madril]]en elkartuko dira: [[Miguel Unamuno|Unamuno]], [[Maeztu]] eta [[Baroja]] euskaldunak ziren, [[Azorín]] [[Alacant]]ekoa, [[Machado]] eta [[Ángel Ganivet|Ganivet]] andaluziarrak eta [[Ramón María del Valle-Inclán|Valle-Inclán]], berriz, galiziarra. Gaztelako herriak ezagutuko dituzte, historia gertatu zen paisaiak... 3 gaien inguruan arituko dira:
* Paisaia: Espainian zehar bidaiatu zuten eta deskribatu zuten, [[Gaztela]]n, batez ere.
* Historia: Herriaren historia, pertsonena, egunerokoa, ohiturak, lanbideak... [[Miguel Unamuno|Unamunok]] ''intrahistoria'' deituko dio honi.
54. lerroa:
* Erlijioa, baina ez ditugu bateratuta ikusten puntu honetan. [[Azorín|Azorin]] eta [[Maeztu]] katoliko porrokatuak diren bitartean, [[Baroja]] agnostikoa da eta [[Miguel Unamuno|Unamunoren]] postura ez da garbi ikusten.
 
Autore hauek eboluzionatzen joango dira; gaztetako konpromiso sozial eta politikotik, zahartzaroko ebasiorako balio zien literaturara. [[Azorín|Azorin]] ideologia anarkista zuen gaztea izan zen eta kontserbadoreago ikusten dugu gerora. [[Baroja]] edozer gauzaren kontra zegoen, elizaren aurka, antimilitarista zen, kristauen kontra, [[Jesusen Konpainia|Jesusen Lagundiaren]] aurka, antisozialista edo antikomunista. [[Miguel Unamuno|Unamuno]] Alderdi Sozialistan afiliatuta zegoen. [[Maeztu]] anarko-sozialista zelakoan zegoen. Denak joan ziren Larraren hilobia bisitatzera -askoren ustez, belaunaldi honen aurrelaria zen-, [[Benito Pérez Galdós|Galdós]]en ''Electra''ren estreinura joan ziren elkarrekin... [[Antonio Machado]] eta [[Ramón María del Valle-Inclán|Valle-Inclán]] modernistak izan ziren gaztaroan -[[Ramón María del Valle-Inclán|Valle-Inclán]] karlisten inguruan ibili zen- eta, pixkanaka, progresista ikusten ditugu heldutasunean.
 
98ko autoreen artean, prosa da nagusi. Obra gehienak eleberriak eta saiakerak dira. Badira 3 poeta garrantzitsu: [[Antonio Machado]], [[Ramón María del Valle-Inclán|Ramon Maria Valle-Inclan]] eta [[Miguel Unamuno|Unamuno]]. Hala ere, azkeneko biak ezagunagoak dira prosagatik.