Aglabtar leinua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[File:Aglabtar leinua K.o. 800-909.png|thumb|350px|Aglabtar leinua K.o. 800-909]]
'''Aglabtarrak''' edo '''Banu al-Aglab''' (arabieraz: الأغالبة‎) Ipar Afrikako emir islamiar [[sunita]] leinuaren kideak izan ziren<ref>C.E. Bosworth, The New Islamic Dynasties, (Columbia University Press, 1996), 31.</ref>, gunea [[Ifrikija|Ifrikijan]] ([[Tunisia|Tunisian]]) zegoen. Han [[Ibrahim I ibn Aglab|Ibrahim I ibn Aglabek]] [[emirerri]] bat fundatu zuen 800 urtean, teorikoki [[Abbastar]] [[Kaliferria|kaliferriaren]] menpekoa eta Mediterraneo zentralean potentzia bat izan zena, ipar [[Algeria]], [[Tripolitania]] ([[Libia]]), [[Sizilia]], [[Sardinia]] eta [[Italia|Italiako]] hegoaldea kontrolatu zituen. Haren hiriburua [[Kairuan]]<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0164.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia}}</ref> zegoen. Leinu honen boterea 909an bukatu zen Egiptoko [[fatimitarrak]] Ipar Afrikatik hedatu zirenean.
Dinastia hau arabiar Banu Tamin<ref name=":0">https://en.wikipedia.org/wiki/Banu_Tamim</ref> tributik zetozen, [[Mahoma]] profetaren leinukoak, zeinak [[Pertsia]] konkistatu ondoren, [[Khorasan]]en ezarri eta Iparraldeko Afrikatik hedatu baitziren.