Aglabtar leinua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
10. lerroa:
 
Konkista honetan [[Kordobako emirerria|Kordobako emirerri]] aglabtarrak lagundu zituen ontziteri bat bidaliz Asbag' ibn Walkileren esanetara. Ibn Kathiren ustez, guztira 300 itsaontzi [[Omeiatar Kaliferria|omeiatar]] eta aglabtar ziren<ref>El Hareir, Mbaye, Idris , Ravane (2011). The Spread of Islam Throughout the World. UNESCO. p. 441. ISBN 9231041533.</ref>. [[Mineo|Mineoko]] aglabtar goarnizioak, Teodoto bizantziarrak setiatuta zegoelarik, lortu zuen [[Al Andalus|Al Andaluseko]] omeiatarrekin harremanetan jartzen. Hauek laguntzeko prest zeuden, baldin eta Asbag buruzagi orokorra bazen. Akordio batera heldu orduko, Ifrikijatik tropa freskoekin Mineora abiatu ziren eta Mineoko setio apurtu zuten 830eko ekainean edo abuztuan<ref>Bury (1912), p. 304</ref><ref>Treadgold (1988), pp. 273–274</ref><ref>Vasiliev (1935), pp. 127–128</ref>. Teodoto Ennara erretiratu eta gero, konbinatutako indarrek beste hiri bat setiatu zuten, Calloniana, beharbada, (egungo [[Barrafranca]]). Hala ere, aglabtarren kanpalekuan hedatu zen izurriak anitz heriotz suertatu zituen. Hala ere, hiria konkistatu zuten, baina arabiar indarren murrizketa zela eta, gotorlekua utzi behar zuten, mendebaldera erretiratuz. Teodotok, egoeraz baliatuz, eraso egin zizkion hildako asko eraginez. Borroka hauen ondoren aldaluziar gehienek Sizilia utzi zuten, baina Teodoto ere hil zen gatazka hauetan<ref>Treadgold (1988), p. 274</ref><ref>Vasiliev (1935), pp. 128–129</ref>.
[[File:Dinar Aghlabide - 192 AH (obverse-reverse).jpg|thumb|right|250px|center|Urrezko dinarra Ibrahim I ibn (K.o.807-808), Musée national d'art islamique de Raqqadan gorderik]]
 
Mendebaldean, aglabtarrek [[Palermo]] (831) konkistatu zuten eta poliki-poliki irlaz jabetu ziren. Azkenean, [[Sirakusa]] hartu zuten 878. urtean. Siziliako islamiar konkistak 65 urte iraun zituen bizantziar goarnizio erresistentziarengatik eta arabiarren arteko lehiengatik. Aglabtarrek 902an konkistatu zuten azken gotorleku bizantziarra. Hala ere, ezin zuten Siziliako konkistaz gozatu pixkanaka-pixkanaka [[Kalbidar dinastia]] aglabtarren kontra matxinatu zelako eta Sizilia Ifrikija eraginatik aldendu zuen.
 
 
[[File:Dinar Aghlabide - 192 AH (obverse-reverse).jpg|Thumb|right|250px|Urrezko dinarra Ibrahim I ibn K.o.807-808, Musée national d'art islamique de Raqqadan gorderik]]
 
[[File:Aglabtar leinua K.o. 800-909.png|thumb|350px|Aglabtar leinua K.o. 800-909]]
 
 
 
[[File:Dinar Aghlabide - 192 AH (obverse-reverse).jpg|thumb|right|250px|center|Urrezko dinarra Ibrahim I ibn K.o.807-808, Musée national d'art islamique de Raqqadan gorderik]]
 
 
 
Arabiarrak Malta irlaz jabetu ziren (868) eta Sardiniari zergak ezarri ondoren, mendebaldeko Mediterraneoaren jabeak ziren IX. mendearen amaieran.