Hans Reichenbach: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
1. lerroa:
[[File:H Reichenbach.jpg|thumb|Hans Reichenbach]]
'''Hans Reichenbach''' [[Alemania]]ko filosofoa izan zen ([[Hanburgo]], 1891 - Los Angeles, 1953). Fisikaren Filosofiako irakaslea izan zen Berlinen; 1933an, [[nazionalsozialismo|naziek]] aginpidea eskuratu zutenean, Turkiara erbesteratu zen eta Istanbulgo Unibertsitatean irakasle izan zen. Gero, Estatu Batuetara joan eta Kaliforniako Unibertsitateko irakasle izan zen. 1928an, beste batzuekin batera, Berlingo Taldea sortu zuen, filosofiaren eta zientziaren arteko harremanak aztertu nahi zituen zientzialari- eta pentsalari-taldea. Reichenbachek [[zientzia|ezagutza zientifikoaren]] metodo gisa eta ondorioen kritika gisa ulertzen zuen zientziaren filosofia. Harentzat [[probabilitate]]a gertaldien maiztasunaren muga da. [[Teoria kuantiko]]aren hizkuntza sistematizatzeko hiru balioko logika proposatu zuen. Idazlanak: ''Philosophie der Raum-Zeit-Lehre'' (''Espazioaren eta denboraren dotrinaren filosofia''); ''Philosophic Foundations of Quantum Mechanics'' (''Mekanika kuantikoaren filosofia hastapenak''); ''Modern Philosophy of Science'' (''Zientziaren filosofia modernoa'').