Christian Doppler: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
zuzenketa gramatikalak
20. lerroa:
}}
 
'''Johann Christian Andreas Doppler''' ([[1803]]ko [[azaroaren 29]], – [[1853]]ko [[martxoaren 17]]) [[matematikari]] eta [[fisikarien zerrenda|fisikari]] [[austria]]rra izan zen, eta gaur egun [[doppler efektu]] moduan ezagutzen dugunaren hipotesia plazaratzeagatik delarikda famatua, zeina iturriarekiko mugitzen ari den behatzaile batek [[uhin]] baten [[maiztasun]] eta [[uhin-luzera]]ren neurketetan duen itxurazko aldaketa den.
 
== Bizitza ==
 
Christian Doppler [[Salzburgo|Salzburgen]] jaio zen, eta aita igeltseroa zuelarikzuen. Dena dela, ezin izan zuen azken honen bidea jarraitu, bere forma fisiko kaxkarra zela eta. Institutua bukatzean, astronomia eta matematika ikasi zituen [[Viena]] eta [[Salzburgo|Salzburgen]] eta Pragako Eskola Politeknikoan (Gaur egun, Unibertsitate Tekniko Txekiarra) hasi zen lanean, non matematika eta fisikako irakasle titular moduan [[1841]]etik aritu zen.
 
Urtebete beranduago, 39 urterekin bere lanik aipagarriena argitaratu zuen, [[Doppler efektu]]aren gainean (esate baterako, arin pasatzen ari den ibilgailu baten soinu aldaketa). [[Praga]]n irakasle modura egon zen denboran, fisika, astronomia eta matematikari buruzko 50 artikulu baino gehiago kaleratu zituen.