Janari laster: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Barne lotura zuzenketa: patata frijitu
t →‎Funtzionamendua: Barne lotura zuzenketa: telematika
10. lerroa:
Janari lasterreko jatetxe bateko funtzionamenduak [[taylorismo]] eta [[fordismo]] antolaketa-moduak jarraitzen ditu. Bezeroa sartzen denetik, eskaerak, eskaeren prestaketa, kobraketa eta bestelako zerbitzuak guztiz programaturik daude, zerbitzu-denborak nabarmen murriztuz.
 
''Fast food'' jatetxe tipiko batera sartzean, bezeroak zerbitzu-mahai batekin egiten du topo. Zerbitzu-mahai honen gainaldean, panel bat agertzen da aukeran [[menu]] eta platerak erakusten dituena (tamainari buruz, edaria barne edo kanpo, eskaintza bereziak). Bezeroa ilara batean jarri eta bere txanda iristean, eskaerak jasotzen dituen langileari nahi dituen menuak aipatzen dizkio. Janaria bertan jan edo eramateko den ere esan behar izaten da. Langile honek eskaera hauek pantaila batean jaso eta sukaldera igortzen dita modu [[telemetikatelematika|telematikoan]]. Telefonoz ere jasotzen dira eskaerak, janaria etxera eramateko, [[motozikleta]]z gehienetan. Sukaldean jasotako eskaerak prestatu egiten dira, oso laster, aukeran dauden menuen osagaien kopurua eta hauek behar duten prestaketa oso txikia delako (egosia, esaterako, ez da eskatzen duen denbora luzearengatik ''fast food'' jatetxeetan lantzen den sukaldaritza-mota bat). Menuen estandarizazio honek sukaldeko lanak sail gutxi batzuetan bereizten ditu, sukaldeko lana sinplifikatu eta azkartuz horrela. Eskaerak prestatuta, zerbitzu-mahaian osatzen den bigarren ilara batean eman eta kobratzen dira. Janaria jatetxean bertan jateko bada, erretilu batean ematen da. Kostuak murriztu eta prezio merketzeko betiere, mahai-zerbitzua oso murritza da: bezeroek beraiek mahai bat aukeratu eta janariak erretilu batean jaten ditu. Bukatutakoan, platerak, edalontziak eta hondarrak bertan utzi eta beste langile batek jasotzen ditu. Janari lasterreko ''drive-in'' motako jatetxeak ere badaude, non bezeroa bere automobiletik jetsi beharra ere ez daukan bere eskaera egiteko: leihatila batean bere eskaera egin eta aurrerago jaso eta ordaindu egiten du.
 
Labur eta modu orokorrean hauek dira, funtzionamenduari buruz eta [[lan antolaketa]] eta [[ekonomia]] ikuspegi batetik, ''fast food'' jatetxeen ezaugarriak: