Kristobal Kolon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
1. lerroa:
kolon vitorian jaio zen 2002 urtean
{{erreferentzia falta}}
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Kristobal Kolon
| irudia = CristobalColon.jpg
| izen osoa = Kristobal Kolon
| ezizena =
| jaiotza data = [[1451]]
| jaiotza hiria = [[Genovako Errepublika]] (eztabaidan)
| jaiotza herrialdea =
| heriotza data = [[1506]]ko [[maiatzaren 20]]a
| heriotza hiria = [[Valladolid]]
| heriotza herrialdea = [[Gaztela]]
| bikote kidea = [[Filipa Moniz]] (emaztea)<br/>[[Beatriz Enríquez de Arana]] (maitalea)
}}
'''Kristobal Kolon'''<ref>[http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak'']</ref> ([[1451]] - [[1506]]) [[Gaztelako koroa]]rentzat lanean aritu zen [[genova]]tar nabigatzaile eta kartografoa izan zen. [[1492]]ko [[urriaren 12]]an [[Amerikaren aurkikuntza|Amerika aurkitu]] zuen [[europa]]rrentzat.
 
[[Kolonbiako Errepublika]]k Kolonen omenez hartu zuen izen hori.
 
== Jatorria ==
[[1451]]n jaio zela esaten da, eta agian [[Genova]]n, baina [[Gaztela]]ren agindupean aritu zen nabigatzailea izan zen. Gizon polemikoa eta misteriotsua, autodidakta eta behatzaile handia izan zen; berak, [[1492]]ko [[urriaren 12]]an, europarrentzat Mundu Berria aurkitu zuen, Amerika hain zuzen.
 
== Bizitza ==
Jatorriari buruzko zalantza asko badago ere, Genovan jaio zela onartu ohi da; hala ere, Kolonen jatorriari buruz bada hainbat iritzi: Kataluniakoa zela, frantsesa eta abar. Bestalde, haren jaioteguna [[1451]]ko [[abuztuaren 26]]tik [[urriaren 31]]ra bitartean dagoela esaten da. Ehule batzuen semea zela ere esan zen; badirudi aita Domingo Colombo zela, eta ama, berriz, Susana Fontanarrosa.
 
Kristobali, txikitan hasi zitzaion nabigazioan ibiltzeko gogo bizia eta, horregatik, oso gazte aritu zen itsasmutil lanetan. Aita eta bere lagunekin ikasi zuen. [[Matematika]] eta [[geografia]] oso gustuko zituen Kolonek eta, [[Pisa]]ko Unibertsitateko antzinako biografia liburuek diotenez, gai horiek bereziki landu zituen. Azkenean, irakasleen laguntzaz, Kolonek bere bidaiatzeko grina martxan jarri ahal izan zuen.
 
Asko izan ziren, Kristobal Kolonek eginiko bidaiak. Apunteak eta idatzizko notak egiten jaioa zen eta, honela, berak eginiko hainbat bidaia kontatzen ditu, [[Egeo]] itsasotik, [[Erresuma Batua]]k eta [[Islandia]]ra arte. Etxetik kanpo egoten zen maiz eta, zegoen leku horietan, pertsona arlote edo eroz jotzen zuten askotan.
 
[[1480]]an [[Filipa Moniz]]ekin ezkondu zen [[Portugal]]en. Jatorri nobleko dama zen, eta Kolon bera ere hala izango zen. Ezkondu eta bi urte geroago, haien lehenengo semea jaio zen: [[Diego Kolon]].
 
Geografian interes handia zuenez, garai hartan zeuden mapa guztiak irakurri zituen. [[India]]ra iristeko irrikaz zegoen, paraje haietan aberastasun handia zegoela uste baitzuen. Bere emaztea hil zenean, Gaztelara etorri zen, bere seme Diegorekin batera.
 
Eliza bere teoriaren alde jarri zen eta [[1486]]an [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoekin]] elkarrizketatu zen Madrilen, baina garaiko gorteko jakintsu talde batek Kolonen proiektu guztiak baztertu zituen.
 
[[1488]]an [[Beatriz Enríquez de Arana]] ezagutu zuen, eta harekin izan zuen bere bigarren semea: Fernando. [[Juan Perez]] fraidearekin batera, errege-erreginen laguntzaren bila jo zuen berriro, eta, oraingoan, espedizioaren zorrak ordaintzen lagundu zioten. Kristobalek, hil arte, Beatriz bikotekide izan zuen, baina ez ziren sekula ezkondu. Hori bai, hil zenean, hari utzi zion bere ondarea. Kontuan izan behar da Kolon Indietako gobernadore izan zela, eta Santa Feko Kapitulazioen arabera bidaietan lortutako onuren %&nbsp;10 Kolonentzat zela. Kristobalen lehen semeak bere ama propioa balitz bezala tratatu zuen, eta harekin izandako semea, [[Fernando Kolon]] (1488-1539), laugarren bidaian Kolonekin bidaiatzeaz gain, aitaren gertuko biografoa izango zen.
 
[[Urriaren 12]]an [[San Salvador]] (Guanahani deitu zioten) uhartera iritsi zen lehenengo aldiz. [[Rodrigo de Triana]] ontzi mutilaren garrasiak ospe handia lortu du: ''Tierra a la vista!'' (Lurra agerian!). Ordudanik, Kolonek beste hainbat bidaia egin zituen, baina horietako batek ere ez, ez zuen horrenbeste arrakasta lortu, berak jakin gabe, Mundu Berria aurkitu baitzuen.
 
Triste eta gaixo, egin zuenaren garrantziaz ohartu gabe, [[1506]]ko [[maiatzaren 20]]an hil zen [[Valladolid]]en. [[1544]]an, bere errautsak [[Santo Domingo]]ra eraman zituzten eta, [[1796]]tik aurrera, [[Habana]]ko katedralean egon ziren.
 
== Hipotesia ==
[[Fitxategi:Conceptions Colomb map-fr.svg|thumb|left|240px|Kolonen hipotesia.]]
 
Kolonen iritziz, Ekialdeko lurretara Indietara edo Zipangora ([[Japonia]]), [[Europa]]tik mendebalderantz bidaiatuz irits zitekeen. Portugaldarrak, berriz, urrutiko leku horietara [[Afrika]] inguratuz iritsi nahian zebiltzan.
 
Ziurrenik, [[Paolo dal Pozzo Toscanelli]]k, [[Florentzia]]ko matematikari eta medikuak, Portugalgo erregearentzat egindako informeen berri izan zuen. [[Marco Polo|Marko Poloren]] bidaietan oinarrituz eginiko mapa batzuk ere baziren eta Europa eta [[Asia]]ren arteko distantzia ez zen hainbestekoa mendebalderantz bidaiatuz. Kolonen liburutegian aurkitutako liburuetan berak azpimarratutakoa ikus dezakegu, bere ametsetako ekialdea aurkitzen lagunduko zioten ideiak, alegia.
 
Kolonen ustez, [[Lurra]]k 29.000 km-tako zirkunferentzia izango zuen [[Posidonio]]ren neurketan oinarrituz, eta [[Kanariak]] eta Zipangoren (Japoniaren) artean 2.400 mila nautiko egongo ziren -10.700 ziren!-. Bere proiektua aurkezteko, mapa bat marraztu zuen, Toscanellirena osatuz eta uharte asko jarriz
 
== Finantziazio bila ==
[[Fitxategi:Emanuel Gottlieb Leutze - Columbus Before the Queen.JPG|thumb|240px|''Kolon Erreginaren aurrean'' (Emanuel Gottlieb Leutze, 1843)]]
 
[[1483]] edo [[1484]] artean [[Joan II.a Portugalgoa]]ri aurkeztu zion proiektua, baina honek atzera bota zuen. Gaztelara joan behar izan zuen eta, esan bezala, bere semea [[Diego Kolon]]ekin batera iritsi zen [[1485]]ean.