Zinismo (filosofia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Zinismoa''' edo '''eskola zinikoa''' [[AntzinagoAntzinako Grezia]]n K. a. V. mendean sortutako eskola filosofiko bat da, bertutera heltzeko gizakia berezko naturaren arabera bizi behar dela aldarrikatzen duena. Horretarako, aberastasunak, ospea eta oro har morala ukatu eta bizimodu sinple eta askea aldarrikatzen dute eskolako jarraitzaileek, '''zinikoek''' direlakoek. [[Kosmopolitismo|Kosmopolitak]] ziren gainera, polis edo herri jakin batekiko atxikimendua ukatuz. Etika zinikoak garaiko herritarren gutxiespena ekarri eta ''kunikos'' edo txakurrak bezala bizi zirela esaten zen haiei buruz eta ''ziniko'' izena hortik datorkiela ere aipatu da. Lehen zinikoa [[Antistenes]] izan zen, [[Sokrates]]en ikaslea bera, zeinarengandik eragin nabarmena jaso zuen. Ziniko famatuena, gehienen iritziz, [[Diogenes Sinopekoa]] izan zen: haren bizitzak bere pentsamoldea islatzen duten hainbat anekdotaz ilustratzen da, hala nola [[upel]] baten barruan zela edo kriseilu batez ibiltzen zela hara eta hona pertsona zuzen baten bila, inoiz aurkitu gabe. Beste ziniko famatu batzuk [[Krates Tebaskoa]] eta [[Hiparkia]] haren emaztea izan ziren.
 
{{filosofia zirriborroa}}