Astelena pilotalekua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
21. lerroa:
| jabea = Eibarko Udala
}}
'''Astelena''' [[Eibar]]ko (Gipuzkoa) udal [[pilotaleku]]a da, [[1904]]ko [[ekainaren 24]]an inauguratua, Eibarko jaiak ospatzen ari zirela, [[Donibane jaia|Donibane egunez]]. '''''Pilotaren Katedrala''''' goitizenez ezaguna,<ref>Unai ZUBELDIA: [http://www.berria.eus/paperekoa/1483/020/001/2011-01-28/elizara_ez_katedralera.htm «Elizara? Ez, Katedralera»], ''Berria'', 2011-01-28.</ref> 1.250 lagunentzako edukiera du. Eraiki zenetik, hainbat aldiz eraberritu dute eraikina, azkena 2006 eta 2007. urteetan. [[Bergara]]ko udal pilotalekuarekin batera, pilota partida profesionalak jokatzen diren pilotalekurik zaharrenetakoa da, eta adituen bilgune<ref>[[Migel Gallastegi|Migel GALLASTEGI]]: [http://www.ahotsak.eus/eibar/pasarteak/eib-068-031/ «Astelena frontoia adituen bilgune»], ''Ahotsak.com'', 2008-05-28.</ref> zelako jarri zioten ''Pilotaren Katedrala'' goitizena.
 
== Historia ==
Pilotaleku estaligabetzat estreinatu zuten 1904ko ekainaren 24an. Hilabete batzuk geroago aurkeztu zen estalkia jartzeko proiektua. XX. mendeko lehen bi hamarkadetan, pilotaz beste, beste hainbat erabilera ere zuen pilotalekuak: jaialdiak, afariak, bazkariak, kontzertuak... Eibarko kultura eta gizarte zentroa zen.<ref name=Casado2013>{{es}} Edu CASADO: [http://blogs.20minutos.es/quefuede/2013/07/31/santuarios-del-deporte-fronton-astelena-de-eibar-la-catedral-de-la-pelota/ «Santuarios del deporte. Frontón Astelena de Éibar, la Catedral de la pelota»], ''Qué fue de...'' bloga, 2013-07-31.</ref>
 
[[espainiakoEspainiako Gerra Zibila|1936ko gerran]], kuarteltzat eta jantokitzat erabili zuten. Gerra haren ondoren etorri zen Astelena pilotalekuaren loraldia: 1946an lehendabizikoz jokatu zen hor [[Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia]]ren finala ([[Mariano Juaristi|Atano III.ak]] mendean hartu zuen [[Jose Luis Akarregi|Akarregi]], 22–16). Geroztik, txapelketa horretako beste zazpi finalen jokaleku izan da, azkena 1999koa.<ref name=Casado2013/>
 
1969tik 1972ra egin zioten lehenengo eraberritze handia, fatxada modernista errespetatuta. 1976an, [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]] alderdiak Astelenan egin zuen legeztatua izan ondorengo lehenengo mitina ([[frankismo]] garaian, oposizioko beste hainbat alderdi politiko bezala, legez kanpokoa zen PSOE).<ref name=Casado2013/>