Robert Rauschenberg: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketa: Washingtongo Arte Galeria Nazionala
9. lerroa:
Estatu Batuetako artistaren motibazioak, baina, bestelakoak dira, ez bakarrik hartzen duten espazioarengatik, unean uneko elkarketa espezifikoaren erabileragatik baizik. 1960ko hamarraldiaren hasieran teknika berriak saiatu zituen: transferentziak egunkari-irudiek igurtziz, foto-serigrafiak mihisean. Serigrafia bidezko inprimaketa gogotik erabili zuen Estatu Batuetako orduko pertsona eta gertaera garrantzitsuak irudikatzeko: Kennedy, Vietnamgo Gerra; koadro ospetsuen erreprodukzioak ere egin zituen. Gero bilaketa abstraktuagoetan ibili zen; [[1973]]tik aurrera objektu bidezko eraikuntzak landu zituen. ''Hoarfrosts'' (1974- 1975) sailaren bidez, oihalen ezaugarrietan ari izan zen lanean, oihal horietan argazkiak inprimatuz.
 
1963an bere obraren lehen atzera begirakoa antolatu zuen New Yorkeko Museo Juduan, eta hurrengo urtean Veneziako Bi Urtekoaren Sari Nagusia irabazi zuen. Baina bere jarduera ez zen ikuste-artera mugatu. 1951n, John Cagerekin batera, lehen ''happening''-ean parte hartu zuen, eta zenbait antzerki-lan prestatu zituen gero, berak antzezteko. 1995 eta 1996 bitartean Merce Cunningham Dantza Konpainiako eszenografoa eta zuzendari teknikoa izan zen. 1966an ''Esperimentuak Arte eta Teknologian'' sortu zuen, [[Billy Klüver]] zientzialariarekin, teknologia aurreratua artean aplikatzeko aukerak ikertzeko asmoz. Ingeniari eta teknikarien laguntzaz, ''Mud Muse'' (1968-1971) bezalako obrak egin zituen: ontzi bat buztinez betea, galeriako hotsen erantzun gisa burbuilak sortzen dituena. 1985ean ''Rauschenberg Overseas Cultural Interchange'' prestatu zuen, bere lanaren erakusketa ibiltari bat munduan zehar, erakusleku bakoitzerako berariaz egindako piezak eta guzti. Bakearen aldeko proiektu gisa, Mexikotik abiatuta, Txina, Tibet, Kuba, Malaysia eta beste zenbait herrialdetan barrena ibili zen. [[Washington]]eko [[Washingtongo Arte Galeria Nazionala|National Gallery of Art]]en bukatu zen, 1991n. 1998an [[Guggenheim Bilbao Museoa|Bilboko Guggenheim Museoan]] bere 50 urtetako karreran zehar egindako obraren erakusketa zabala egin zen.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}